Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1036

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritzako azpieskalan, sarrerako kategorian, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuak. Agindu hori, berriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako beste agindu baten bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

Hautaketa-prozesuari aplikatuko zaion hamahirugarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du, eta, hor, agindua emango da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adierazi beharko da.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritzako azpieskalan, sarrerako kategorian, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Bigarren artikulua.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eta onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak hamargarren oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratzea, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenek hautaketa-prozesuaren jarraipenari dagozkion izapideak egin ditzaten.

Hirugarren artikulua.– Deialdiko oinarri orokorretako hamahirugarren oinarriak lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean, hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarren artikulua.– Martxoaren 14an jakinaraziko da zein egunetan argitaratuko diren onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala