Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2023ko otsailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
920

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2022ko abuztuaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2022ko irailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abuztuaren 10eko Agindua, haren bidez egiteko musika-ikastegi pribatuei eta musikako zentro baimendu profesionalei dirulaguntzak emateko deialdia.

Hezkuntzako sailburuordeak eman du deialdiaren ebazpena, eta jakinarazi zaie interesdunei. Behin hori eginda, onartutako laguntzak behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren 12.4 artikuluan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abuztuaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean dagoena, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu horren bidez deialdia egin zen dirulaguntzak emateko musika-ikastegi pribatuei eta musikako zentro baimendu profesionalei.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala