Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2023ko otsailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
919

AGINDUA, 2023ko otsailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «San Luis» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duen 2022ko abenduaren 7ko Agindua aldatzekoa dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 7ko Aginduaren testuan (2023ko urtarrilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 5. zk.). Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «San Luis» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/119 argitalpenean, lehenengo artikuluan,

honela dio:

«Ikastetxearen osaera:

– Helduentzako Hezkuntza Arautua: 3 talde.

• III. gradua.

– Batxilergoa: "Zientziak eta Teknologia", "Humanitateak eta Gizarte Zientziak" eta "Orokorra" modalitateak, 140 ikaspostutarako edukiera duten 4 unitate.

– Lanbide Heziketa:

• Familia: Administrazioa eta Kudeaketa:

* "Administrazio Zerbitzuak" oinarrizko prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Administrazio-kudeaketako" erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Administrazioa eta Finantzak" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Familia: Merkataritza eta Marketina:

* "Merkataritza-jarduerak" erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Nazioarteko merkataritza" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Marketin eta publizitateko" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Familia: Informatika eta Komunikazioak:

* "Mikroinformatika-sistemak eta sareak" erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Sareko informatika-sistemen administrazioa" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Web aplikazioen garapena" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Familia: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak:

* Haur Hezkuntzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Gizarteratzea" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.»

baina honela esan behar du:

«Ikastetxearen osaera:

– Helduentzako Hezkuntza Arautua: 3 talde.

• III. gradua.

– Batxilergoa: "Humanitateak eta Gizarte Zientziak" eta "Orokorra" modalitateak, 140 ikaspostutarako edukiera duten 4 unitate.

– Lanbide Heziketa:

• Familia: Administrazioa eta Kudeaketa:

* "Administrazio Zerbitzuak" oinarrizko prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Administrazio-kudeaketako" erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Administrazioa eta Finantzak" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Familia: Merkataritza eta Marketina:

* "Merkataritza-jarduerak" erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Nazioarteko merkataritza" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Marketin eta publizitateko" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Familia: Informatika eta Komunikazioak:

* "Mikroinformatika-sistemak eta sareak" erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Sareko informatika-sistemen administrazioa" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Web aplikazioen garapena" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Familia: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak:

* Haur Hezkuntzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* "Gizarteratzea" goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala