Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2023ko otsailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
897

114/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Aratxu Lozano Otero andrea Langileen zuzendariaren kargutik kentzen den Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 719/2013 Ebazpenaren bidez, Aratxu Lozano Otero andrea izendatu zen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aratxu Lozano Otero andrea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 22ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala