Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2023ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ELGETAKO UDALA
882

IRAGARKIA, enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzen deialdiari buruzkoa.

Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako neurriak betetzeko xedez, Elgetako Udalak enplegua egonkortzeko prozesu berezietarako eta salbuespenezko prozesuetarako deialdien oinarriak argitaratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO).

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

– Elgetako Udalaren enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua (lehiaketa). Oinarri orokorrak. 2022-12-30eko GAO, 247. zk.

– Elgetako Udalaren enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua (lehiaketa). Oinarri espezifikoak, 2022-12-30eko GAO, 247. zk; eta huts-zuzenketa 2023-01-30eko GAO, 19. zk.

– Elgetako Udalaren enplegua egonkortzeko prozesu berezia (oposizio-lehiaketa). Oinarri orokorrak eta espezifikoak. 2022-12-30eko GAO, 247. zk.

Elgeta, 2023ko otsailaren 7a.

Alkatea,

IRAITZ LAZKANO GARITAONANDIA.


Azterketa dokumentala