35. zk., 2023ko otsailaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ETXEBARRIKO UDALA
881
IRAGARKIA, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
2022-10-18ko 198. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, osorik argitaratu dira 2022. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintzako lanpostu hauek txanda irekian betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.
– Gizarte langileen bi lanpostu, Administrazio Bereziko eskalakoak, erdi mailako teknikarien azpieskalakoak, merezimendu lehiaketa bidez, txanda irekian.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Oinarrien irizpideei jarraituz, deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, bai eta Udalaren egoitza elektrikoko iragarki oholean ere (www.etxebarri.eus).
Etxebarri, 2023ko otsailaren 9a.
Alkatea,
LOREN OLIVA SANTAMARÍA.