Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2023ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
877

2177/2022 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan Farmaziako gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia.

AURREKARIAK

Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari gerentearen urriaren 21eko 1899/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Farmaziako gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko (2022ko azaroaren 17ko EHAA 220. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Farmaziako gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Barakaldo, 2022ko abenduaren 22a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

maria luz marques gonzalez.


Azterketa dokumentala