Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MONTAJES HENCRYS S. COOP. PEQUEÑA
860

IRAGARKIA, Montajes Hencrys Sociedad Cooperativa Pequeña kooperatiba-sozietate txikiaren zatiketa partzialari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 11/2019 Legearen 83.6 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da Montajes Hencrys Sociedad Cooperativa Pequeña kooperatiba-sozietate txikiak, 2023ko otsailaren 4an egindako ezohiko batzar nagusian, aho batez onartu zuela zatiketa partziala, zeinaren bidez aipatutako kooperatibak banandu egiten baitu Montajes Reyes, S.C.P. izenarekin eratuko den kooperatiba, ondarearen eta bazkideen zatia azkendu gabe.

Zatiketan parte hartzen duen sozietatearen bazkide eta hartzekodunei jakinarazten zaie hartutako erabakiei eta zatiketa-balantzeari buruzko testu osoa sozietatearen egoitzan eskuratu ahal izango dutela, eta, era berean, zatitutako kooperatiba-sozietatearen hartzekodunek zatiketaren aurka idatziz egiteko duten eskubidea ere eskuratu ahal izango dutela; hain zuzen ere, hilabeteko epea izango dute eskubide horretaz baliatzeko, zatiketa-erabakiari buruzko azken iragarkia argitaratzen den egunetik aurrera, Euskadiko Kooperatiben Legearen 85.1 artikuluak ezartzen duen moduan.

Errenteria, 2023ko otsailaren 9a.

Montajes Hencrys, S.C.P sozietatearen administratzaile bakarra,

JHON HENRY ESCOBAR.


Azterketa dokumentala