Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
854

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko urtarrilaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez hauteskundeak iragartzen baitira «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseilukideak hautatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 27ko Aginduan, zeinaren bidez hauteskundeak iragartzen baitira «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseilukideak hautatzeko (2023ko otsailaren 6ko EHAA, 25. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/598 (2/15) orrialdean, Kontseilukideak atalean,

Hau dio:

«– (1) Sindikatu-izaerako Nekazaritza Erakunde Profesionalen ordezkari bat; Jatorri Deituraren lurralde-eremuan ezarritako sindikatu-izaerako Nekazaritza Erakunde Profesionalen akordio bidez izendatuko da.»

Baina hau esan behar du:

«– (1) Jatorri Deituraren lurralde-eremuan ezarritako nekazaritzako erakunde profesional sindikal bakoitzaren ordezkari bat, nekazaritzako erakunde profesional horiek hartutako erabakiaren bidez izendatua.»


Azterketa dokumentala