Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
848

2267/2022 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1889/2022 Ebazpenaren bidez behin-behineko eginkizunetarako izendatu zenarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan hutsik uzten duena Ebidentzian Medikuntzako Eriondokoen Unitateko (Amara 4) Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urriaren 24ko 1935/2022 Ebazpenak iragarri zuen Donostialdeko ESIko Ebidentzian Medikuntzako Eriondokoen Unitateko (Amara 4) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Deialdian horretarako emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitakoagatik. Pertsonalaren alorrean indarrean dagoen legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortutako ahalmenez baliatuta, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Ebidentzian Medikuntzako Eriondokoen Unitateko (Amara 4) gainbegirale lanposturako deialdia bete gabe uztea, EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarren.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean. Ebazpena hau EHAAn argiratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2022ko abenduaren 15a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
(2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala