Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
845

9/2023 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena, Herri-Kontuen Euskal Epaitegian Letratua lanpostua betetzeko.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren abenduaren 1eko 71/2022 Ebazpen bitartez (abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248. zk.) lehiaketa bidez lanpostua egonkortzeko ezohiko prozesua deitu zen, karrerako funtzionario moduan Herri Kontuen Euskal Epaitegian letratu plaza bat betetzeko; lanpostu hori 2022ko ezohiko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokio, eta salbuespenezkoa da.

Herri Kontuen Euskal Epaitegian enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen oinarri espezifikoetan eta oinarri orokorretan aurreikusitakoaren arabera arautuko da hautaketa-prozesua. Oinarri horiek azaroaren 30eko 67/2022 Ebazpenaren bidez onartu ziren (2022ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta oinarri orokorren seigarren oinarriko 2. atalean ezarritakoaren arabera, bidezkoa da Lehendakaritzaren ebazpen bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren iragarki-oholean eta web-orrian argitaratuko da. Interesdunei 10 eguneko epea emango zaie erreklamazioak aurkezteko eta bazter uztea eragin duten akatsak edo agiriak zuzentzeko. Aurreikusitako epean zuzenketa-eskerik aurkeztu ezean, behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da.

Hori guztiori aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien behin-behineko zerrenda, Herri Kontuen Euskal Epaitegian letratu lanpostua karrerako funtzionario gisa betetzeko, ebazpen honen eranskinean jasoa dagoen moduan.

Bigarrena.– Argitaratzea onartutako eta bazter utzitako izangaien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren iragarki-oholean eta web-orrian.

Hirugarrena.– Interesdunei 10 eguneko epea ematea erreklamazioak aurkezteko eta bazter uztea eragin duten akatsak edo agiriak zuzentzeko.

Laugarrena.– Zuzenketa-eskerik aurkeztu ezean, behin-behineko zerrendak behin betiko bihurtuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 7a.

HKEEko lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala