Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
842

1051/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, Paloma Atela Urquijo andrea Barrualdeko Eskualdeko gainbegirale izendatzen den, izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Abuztuaren 12ko 674/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen, gainbegirale lanpostu bat betetzeko, izendapen askearen bidez, Barrualdeko Eskualdean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak balioztatu ondoren, egin du dagokion izendapen-proposamena, eta ikusita Paloma Atela Urquijo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du Barrualdeko Eskualdeko gainbegirale izendatzea, izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Erkidearen 28. artikuluan ezarritakoarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Paloma Atela Urquijo andrea Barrualdeko Eskualdeko gainbegirale izendatzea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Baldin eta lanpostuak izendapen askearen bitartez bete badira, izendapenak egin dituen organo berberak kargugabetu ditzake izendaturiko langileak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik mugitu behar izateak ekarriko du langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, eta interesdunak bere kategoriako Ian-baIdintzei eutsiko die. Antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, edukiko ditu izendatua izan aurretik betetzen zuen lanpostuak zituen ezaugarri berberak, antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokienez. Atxikipena ondorioak izango ditu lanpostua utzi den hurrengo egunetik aurrera, eta hura gauzatuko da Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz. Lanpostua betetzeko, eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko abenduaren 21a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala