Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2023ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
829

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozedurako egintzei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako balioen betearazpen-prozedurako administrazio-egintzak zergapekoei jakinarazteko, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, agertzeko ezarritako epea iraungi eta hurrengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, betearazpen-espedienteari dagokion betearazpen-prozedurako egintzei buruzko jakinarazpena (eranskinean zehazten da espedientea).

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 25a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala