33. zk., 2023ko otsailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
825
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariaren jakinarazpena, 2022-701 espedienteari buruzkoa, datu pertsonalen babesaren arloko araudian jasotako eskubideak baliatzeari dagokionez.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia) ager daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du jakinarazpena.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2023ko otsailaren 6a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.