Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2023ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
803

IRAGARKIA, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian bideratutako 262/2022 Prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

262/2022 Prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak 2022ko uztailaren 8an emandako ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horrek ezetsi egiten du Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko maiatzaren 27ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; ebazpen horren bidez, ezetsi egiten da 2021-2022 ikasturte hasieraren esleipenean esleitutako lanpostu hutsa espezialitatearen izendapenean izandako akatsari buruzko erreklamazioa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa bertarako daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 26a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

ERANSKINA

Eskaria baiesteak zerrenda hauetako hautagaiei eragin diezaieke:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala