
31. zk., 2023ko otsailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
772
AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «San José-Urdaneta» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Bilboko (Bizkaia) «San José-Urdaneta» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den Congregación Orden de San Agustín (Padres Agustinos) erakundearen legezko ordezkariak ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko baimena eskatu du. Aztertu dugu eskabide hori.
Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «San José-Urdaneta» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea. Orain arte, Congregación Orden de San Agustín (Padres Agustinos) erakundeak izan du ikastetxe hori. Aurrerantzean, «Provincia de San Juan de Sahagún de la Orden de San Agustín» erakundeak izango du titulartasuna, eta aitortu zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan subrogatuta geratuko da.
Bigarrena.– Titulartasun-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, eta ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.
Hirugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:
Kode zenbakiak: 014692 (EAE) eta 48002262 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «San José-Urdaneta».
Titularra: «Provincia de San Juan de Sahagún de la Orden de San Agustín».
Helbidea: Iparragirre 24.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntza:
• Lehen zikloa: 2 unitate 2 urteko umeentzat, 36 ikaspostuko edukierakoa.
• Bigarren zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierakoa.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Bosgarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez; bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Seigarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 31.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS