
30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (110 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKO TRENBIDEAK SAU
758
IRAGARKIA, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapenetatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarriei buruzko iragarkia aldatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea badakar.
Era horretako hutsak atzeman dira abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarriei buruzko iragarkian (2022ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zk.). Hori dela eta, iragarki hori aldatu egiten da.
Eranskinean, 2022/5817 (9/8) orrialdean,
honela dio:
(Ikus .PDF)
Eta hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gainera, 2022/5817 (9/9) orrialdean, hautagaien betekizunen atalean, honako hau gehitu da:
«Trenbideko Operazioen Agentea: Eskola-graduatuko titulu akademikoa, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua edo lan-ondorioetarako baliokidea izatea.
Hizkuntza maila: Euskara (B2).»
Bilbao, 2023ko otsailaren 2a.
Zuzendari nagusia,
FRANCISCO JAVIER SEOANE ICARAN.
RSS