
30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
756
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2023ko urtarrilaren 11ko Ebazpena, kontsumo-arloko SAN-01A001-131-2022 zehapen-espedientea ebazten duena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren bidez, jakinarazten da SAN-01A001-131-2022 zenbakiko zehapen-prozeduraren Ebazpena eman zela 2023ko urtarrilaren 11n, X4928599K NAN/IFK/IFZ/Pasaporte zenbakidunari zuzendutakoa.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.6 artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: ezarritako betekizunak, betebeharrak edo debekuak ez betetzea.
Ezarritako zehapena: 800 euro.
Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Diru-bilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.
Ordaintzean, adierazi beharko da zein diren zigortuaren NAN/IFK/IFZ/Pasaportea (X4928599K) eta espediente-zenbakia (SAN-01A001-131-2022), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusian.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun geratu dadin eta agiri hau jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 3a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.
RSS