Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
755

IRAGARKIA, Donostiako (Gipuzkoa) farmazia-eskualdean dagoen farmazia bulego bat eskualdatzeko proposamena jakinarazten duena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoa betetzeko, Donostiako (Gipuzkoa) farmazia-eskualdean dagoen farmazia bat % 100ean eskualdatzeko proposamena jakinarazten da.

Farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako baldintzei buruzko espedienteko informazioa honako helbide hauetan eskuratu ahal izango dute farmazialari interesdunek:

– Osasun Saila, Donostia-San Sebastián kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz).

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea, 38 (Vitoria-Gasteiz).

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea, 35 (Donostia).

– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea, 39 (Bilbao).

Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideei 262,85 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 2a.

Farmazia zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala