Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
753

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2022ko azaroaren 7ko Ebazpena, 2021eko kanpainan baldintzapekotasun-betebeharrak ez betetzeagatik, hasiera ematen da zuzeneko laguntzak gisa bidegabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzan eskuratu daiteke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 3a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala