
30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (4298 KB - 371 orri.)
- EPUB (12050 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
742
10/2023 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa, lanbide-heziketa, hizkuntza-irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak, musika-irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak, urrutiko hezkuntza eta helduen hezkuntza ematen duten Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetako lanpostuen zerrenda onartzen duena, irakaskuntza horietako lan-legepeko irakasleentzat eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat gordeta.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen II. tituluko I. kapituluan honako hauek arautzen dira: irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa, lanpostuen zerrenden figura, betiere haren oinarrizko printzipioak eta hura prestatzeko zaindu beharreko prozedura-bideak zehaztuz.
Ildo horretan, aipatutako legearen 5. artikuluak xedatzen du zerrendek izan behar duten gutxieneko edukia: izena, ikastetxea, ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko edo ikuskaritza teknikorako zerbitzua, eta, beharrezkoa bada, adskribatuta dagoeneko hezkuntza-administrazioari dagokion lurralde-eremua; jarduteko eskatzen diren betekizunak, zeintzuen artean egon behar duten hizkuntza eta eskakizunak eta derrigortasun-datak; kasu bakoitzari dagokion talde, kidego, eskala edo lan-kategoria; eta, azkenik, funtzionarioentzako gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.
Bestalde, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5. artikuluko h) apartatuarekin bat etorriz, 4. artikuluko i) apartatuak, batetik, Jaurlaritzari aitortu egiten dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena, eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari erreserbatzen dio irakasleen lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena.
Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar dira, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2022-2023 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.
Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, honako hauek errespetatu dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak (6/2000 Dekretuaren bidez, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretua aldatu zen).
Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluak azaldutakoa entzunda, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 24ko bileran eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, «iraungitze» egoeran dauden lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea), Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea), eta «iraungitze» egoeran dauden Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak (A2 azpitaldea). Dekretu honen I. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
2. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honen II. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
3. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan, «iraungitze» egoeran dauden lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honen III. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
4. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko musika kontserbatorio profesionaletan, «iraungitze» egoeran dauden lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honen IV. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
5. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Arte Eskolan eta Arte Plastikoa eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, «iraungitze» egoeran dauden lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honen V. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
6. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzei atxikitako erlijio irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da. Dekretu honen VI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
7. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, «iraungitze» egoeran dauden lan-legepeko eta ondoko kidego hauetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren aldi baterako xedapenetako lehenengoan xedatutakoa aplikatuz, lanpostu horiei behin betiko adskribatutako maisu-maistren kidegoetako funtzionarioek okupatu ditzakete lanpostuak. Dekretu honen VII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
8. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea). Dekretu honen VIII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
9. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoan ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honen IX. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
10. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolan, ondoko kidegoetako funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A1 azpitaldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A1 azpitaldea). Dekretu honen X. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
11. artikulua.– 2022-2023 ikasturteari dagokionez, Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuko (ULHZI) ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A1 azpitaldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A1 azpitaldea) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (A2 azpitaldea). Dekretu honen XI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
1.– Murgia BHI banakatu da, eta CIFP Murgia LHII ikastetxean sartu da Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko lanpostu bat, «Hezkuntza Orientazioa» espezialitatekoa, 1. hizkuntza-eskakizunekoa (Derrigortasun-datarik gabe).
2.– IES Murgia BHItik banakatzen dira eta CIFP Murgia LHIIn sartzen dira Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko sei lanpostu, «Nekazaritza Ekoizpeneko Prozesuak» espezialitatekoak, 1. hizkuntza-eskakizunekoak (Derrigortasun-datarik gabe).
3.– IES Murgia BHItik banakatzen dira eta CIFP Murgia LHIIn sartzen dira Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko zazpi lanpostu, «Nekazaritza Ekoizpeneko Eragiketak eta Ekipoak» espezialitatekoak, 1. hizkuntza-eskakizunekoak (Derrigortasun-datarik gabe).
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, zeina jarraian zehazten den, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, zehazki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, bai eta Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 22an hartutako erabakiaren arabera ere. Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien % 1,5eko igoera gehigarria onartzen da 2022rako.
BOG: Berariazko osagarria, guztira.
BOO: Berariazko osagarri orokorra.
DBO: Dedikazio bereziaren osagarria, bigarren eta hirugarren mailetako kapitalizazioetatik datorrena.
(Ikus .PDF)
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dedikazio bereziko osagaiaren lehen maila egiaztatu duten irakasleek, gorago adierazi diren zenbatekoez gain, urteko 1.227,94 euroko osagarria jasoko dute.
Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren maila egiaztatu duten irakasleek, karrerako funtzionario direnek, urteko 732,48 euro jasoko dituzte; eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren maila egiaztatu dutenek urteko 607,04 euro jasoko dituzte; betiere, goragoko paragrafoetan adierazi diren zenbatekoen osagarri, bigarren xedapen gehigarrian zehaztu bezala banatuko dira aipatutako zenbatekoak, hilabeteka.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziaziorik gertatu arte, Bigarren Hezkuntzako pertsonalak ondoko irakaskuntza eta ikastetxe hauetan tutoretza funtzioak egiteagatik pizgarri ekonomiko osagarria jaso ahal izateak indarrean dirau: Bigarren Hezkuntzako Araubide Orokorrekoa edo Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan; eta, hori dela-eta, 904,96 euroko zenbatekoa jasotzeko eskubidea sortuko da, zeina bigarren xedapen gehigarrian adierazi bezala banatuko baita, hilabeteka.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Zuzendaritzako funtzioak egiteak berekin dakar honako honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioentzako ordainsariei buruzko ekainaren 26ko 177/1990 Dekretua. Unibertsitatez kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko Akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere bigarren xedapen gehigarrian adierazi bezala banaturik, hilabeteka.
Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa
Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegoa
Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa
Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Hizkuntza Eskola Ofizialeko Irakasleen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa
(Ikus .PDF)
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak
(Ikus .PDF)
Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa ezartzeko, ikastetxe guztietan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan, Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan izan ezik, ikastetxeko ikasle-kopurua honela zehaztuko da: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan ematen diren irakaskuntza arautuetan.
Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan ikastetxeko ikasle-kopurua ikastetxe horretan irakaskuntza ofizialetan matrikulatu direnen kopurua izango da.
Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen kasuan, hasierako prestakuntzan matrikulatutako ikasleen kopuruaren eta enplegurako prestakuntzako ikasleen kopuruaren batuketa hartuko da kontuan. Azken kasu horretan, enplegurako prestakuntza-ikastaroen iraupenaren arabera, ohiko ikasturtearen iraupenari begira, haztatuko da ikasleen kopurua.
Helduen Hezkuntza Ikastetxeetan gelen kopurua honako hau izango da: prestakuntza arautuen ikasturte hasierako matrikula-datuetan agertzen diren taldeak, bider 1,6 indize-zuzentzailea.
Pertsona batek bi kargu baditu, osagarri altuena duen karguagatik soilik ordainduko zaio. Era berean, zerbitzuaren beharrak direla eta, irakasle bati zuzendaritzako kargua edo kargu akademikoa eta aldi berean talde bateko tutoretza edo zikloko koordinatzailearen funtzioak esleituz gero, osagarri altuena duenagatik ordainduko zaio soilik: izan karguari dagokion osagarria, izan tutore- edo ziklo-koordinatzailearen funtzioak benetan betetzeagatik dagokion pizgarri ekonomiko gehigarria.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, eta derrigortasun-data igarota dute 2. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostu guztiek, dekretu honen eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.
ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Bigarren Hezkuntzako Institutuetan lanpostua betetzen duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria urteko 2.268,98? euroan gehituko da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzekotan.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu honen eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko sistema lekualdatze-lehiaketa arruntarena izango da, berezi gisa sailkatzen diren lanpostuen kasuan izan ezik, berariazko lehiaketaren bidez beteko baitira, eta «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolako lanpostuak izan ezik, hurrengo Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera beteko baitira: 1364/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako langile funtzionarioen arteko Estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituena.
BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, espezialitate egokia izateaz gain, ondoko dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaitze edo ziurtagiriren bat izan beharko da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakas-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena.
HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
1.– Hizkuntza Indartzeko irakasleen lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetakoren bat izatea:
– Gaztelania eta Literatura
– Euskara eta Literatura
– Geografia eta Historia
– Latina
– Greziera
– Ingelesa
– Frantsesa
– Alemana
– Filosofia
2.– Kultura Klasikoaren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetakoren bat izatea:
– Latina
– Greziera
3.– Curriculum-aniztasuna (Zientzia- eta matematika-esparrua)ren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetakoren bat izatea:
– Biologia eta Geologia
– Fisika eta Kimika
– Matematika
– Teknologia
4.– Curriculum-aniztasuna (Hizkuntza- eta gizarte-esparrua)ren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetakoren bat izatea:
– Gaztelania eta Literatura
– Euskara eta Literatura
– Geografia eta Historia
– Latina
– Greziera
– Ingelesa
– Frantsesa
– Alemana
5.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Zientzia- eta teknologia-esparruaren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitate hauetakoren bat izatea:
– Biologia eta Geologia
– Fisika eta Kimika
– Matematika
– Teknologia
– Informatika
6.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Gizarte-esparruaren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da «Geografia eta Historia» espezialitatea izatea.
7.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Ingelesa)ren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da «Ingelesa» espezialitatea izatea.
8.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Frantsesa)ren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da «Frantsesa» espezialitatea izatea.
9.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Gaztelania)ren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da «Gaztelania eta Literatura» espezialitatea izatea.
10.– Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Komunikazio-esparrua (Euskara)ren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da «Euskara eta Literatura» espezialitatea izatea.
HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu honetan xedatutako lanpostu guztietara sartzeko eta horietan jarduteko beharrezkoa da haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluan ezarritakoaren araberako ziurtagiri negatiboa.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Administrazio bideari amaiera ematen dion dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko urtarrilaren 24an.
Lehendakaria,
IŃIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS