
30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EREÑOKO UDALA
739
IRAGARKIA, Ofizioetako Ofizialaren kategoriako plaza bat jabetzan betetzeko lehiaketa bidez egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdiari buruzkoa.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2022ko abenduaren 23ko 243. zenbakian, argitara eman ziren Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluko 6. xedapen gehigarrian eta horiekin bat datozen gainerakoetan aurreikusitakoa betetzeko egonkortze-prozesuetan sartuta dauden langile finko lan-kontratudunentzako ofizioetako ofizialen plaza bat jabetzan betetzeko deialdiari dagozkion oinarri osoak eta iragarkia.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, aipatutako iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin batera, leku hauetan aurkeztu ahal izango dira:
a) Eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan:
https://www.ereño.eus/eu-ES/Tramiteak/Orrialdeak/default.aspx
Aurkezpen elektronikoa hautatuz gero, identifikazio eta sinadura elektronikorako onartutako bitarteko bat izan beharko du (bakq, izenpe).
b) Aurrez aurreko eskabidea:
Udaletxeko erregistro eta herritarren arretarako bulegoan (Elexalde 10).
Prozesuaren garapenarekin zerikusia duen informazio guztia Ereñoko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da, jakinarazpenetarako (www.ereño.eus).
Ereño, 2023ko otsailaren 6a.
Alkatea,
JOSEBA ZARRAGOIKOETXEA CENICACELAIA.
RSS