Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
736

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Eneko Solaberrieta Méndez jaunak gainditu egin duela 2022ko azaroaren 11ko Ebazpenak (2022ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Eneko Solaberrieta Méndez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5463**. Kodea: PLC8L1 – D00136-2. Jakintza arloa: Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa. Saila: Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelera). Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Adierazpen Grafikoa» eta «Ordenagailuz Lagundautako Diseinua».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko otsailaren 7a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021/02/12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala