30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
733
2578/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1889/2022 Ebazpenaren bidez behin-behineko eginkizunetarako izendatu zenarena, horren bidez M.ª Ángeles Aparicio Gómez andrea, Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua – Hautaketa arloa) kargutik kendu egin da, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
905/2020 Ebazpenaren bidez, M.ª Ángeles Aparicio Gómez andrea Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua – Hautaketa arloa) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Ángeles Aparicio Gómez andrea Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua – Hautaketa arloa) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 1ean laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2022ko abenduaren 29a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
(2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.