
30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
732
855/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Ana Isabel López Eguilaz andrea 3. Ospitalizazio Unitateko Gainbegirale kargutik kendu egin da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Irailaren 22ko 392/2017 Ebazpenaren bidez, Ana Isabel López Eguilaz 3. Ospitalizazio Unitateko Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Ospitalean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Isabel López Eguilaz andreari 3. Ospitalizazio Unitateko Gainbegirale kargutik kentzea berak ala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko urtarrilaren 8an.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2022ko abenduaren 21a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSE AGUSTIN AGIRRE ARANBURU.
RSS