Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
731

2457/2022 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Jesús María Iturralde Iriso jaunari Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko La Habanako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.

468/2015 Ebazpenaren bidez, Jesús María Iturralde Iriso jauna izendatu zen La Habana Lehen Mailako Arretako unitateburua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Eskualdean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesús María Iturralde Iriso jaunari, berak hala eskatuta, La Habanako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urriaren 15ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Araba Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 1a.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala