Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
730

464/2022 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez Alfonso Egea de la Torre jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Unitate Zentraleko koordinatzailearen, lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.

Otsailaren 18koa 24/2010 Ebazpenaren bidez, Alfonso Egea de la Torre jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Unitate Zentraleko koordinatzaile izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alfonso Egea de la Torre jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Unitate Zentraleko koordinatzaile lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko abenduaren 1an izango ditu ondorioak.

Tercero.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2022ko abenduaren 1a.

Barakaldoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala