Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2023ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
726

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 25ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko urtarrilaren 24ko Ebazpena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2021eko martxoaren 2ko eman zuen ebazpenaren –Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoa– hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 58. zk., martxoaren 23koa), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko urtarrilaren 25ean argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko urtarrilaren 24ko ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 25a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala