Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2023ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
723

IRAGARKIA, zeinaren bidez hirugarren interesdun bat epatzen baita Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren 29/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).

María Rosario Martín Román andreak 29/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua) aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, honako hauen aurka: Administrazio Kontseiluaren 2021eko urriaren 28ko Erabakia, ezetsi egiten dituena, alde batetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 648/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak (ebazpen horren bidez, argitaratu ziren hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, txanda askean, Goi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna - Letradua kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik); eta, bestetik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 656/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak (ebazpen horren bidez, argitaratu ziren txanda askeko esleipendunen izendapena estatutupeko langile finko gisa, Goi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna – Letradua kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetan izanik).

Pertsonalki jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioen Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Ondorioz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, iragarki honen eranskinean identifikatutako hirugarren interesduna epatzen da, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Horren berri ematen da, eranskinean NANarekin identifikatutako hirugarren interesduna jakitun egon dadin, eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 6a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala