Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2023ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
708

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 25ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko martxoaren 2ko aginduan ezarritako laguntzen 2021eko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari sostengua emateko laguntza-programa arautu eta deitzen da.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpena jakinarazi ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko martxoaren 2ko aginduaren 9. artikuluaren 2. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Merkataritzako zuzendariak honako hau,

EBATZI DU:

Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko martxoaren 2ko aginduan ezarritako laguntzen 2021eko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari sostengua emateko laguntza-programa arautu eta horretarako deialdia egiten da. Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera egingo da, eta ebazpen hori honekin batera doan eranskinean zerrendatutako esleipendunei jakinaraziko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 25a.

Merkataritzako zuzendaria,

MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala