
29. zk., 2023ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
703
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, 2022an Rotterdamgo (Herbehereak) Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia erkidegoko polizia kidegoko kirolarientzako laguntzen deialdiaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena.
Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), 2022an Rotterdamgo (Herbehereak) Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoko kirolarientzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen.
Laguntzak esleitu eta onuradunei dagozkien ebazpenak jakinarazi ondoren, EHAAn eta Gurenet atariko iragarki-oholean argitaratu behar da deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.
Beraz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea, guztiek jakin dezaten, Segurtasun sailburuaren 2022ko uztailaren 12ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2022an Rotterdamgo (Herbehereak) Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoko kirolarientzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen. Agindu hori ebazpen honen eranskinean jaso da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.
RSS