
29. zk., 2023ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
702
IRAGARKIA, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza handitzeari buruzkoa.
Basauriko Udalaren 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza handitzea argitaratu da 2022ko abenduaren 30eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Enplegu publikoaren eskaintzaren handitze hori Alkatetzaren 4311/2022 Dekretuaren bidez (2022-12-20) onetsi zen.
Aipatutako Enplegu Publikoaren Eskaintzak, sarbide libreko sistemaren bitartez, Administrazio Bereziko Eskalan 4 plaza aurreikusten ditu: Administrazio Bereziko Goi Mailako Teknikari 1, azpieskala teknikoa, Goi Mailako Teknikari klasea (A1, 3.HE), Diru-Bilketako Administrazio-Teknikari 1, azpieskala teknikoa, teknikari laguntzaileen klasea (C1, 2.HE), Ofizial Arotz 1, zerbitzu berezien azpieskala, hainbat lanbidetako langilea (C2, 1. HE), Hilerriko Peoi 1, zerbitzu berezien azpieskala, hainbat lanbidetako langilea (EP, 1.HE). Eta Administrazio orokorreko 3 plaza: Administrari Teknikaria, administrarien azpieskala, administrarien klasea (C1, 2.HE).
Desgaitasuna duten pertsonentzako sarbide libreko sistemaren bitartez Administrari Teknikari plaza 1 aurreikusten da, administrazio orokorreko eskala, administrarien azpieskala, administrarien klasea (C1, 2.HE).
Eskaintza horretan aurreikusten da, halaber, barne sustapeneko txandaren bitartez, Administrazio Bereziko Goi Mailako Teknikari 1, Administrazio Bereziko Eskala, azpieskala teknikoa, Goi Mailako teknikarien klasea.
Hala argitaratzen da, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikulua betetzeko.
Basauri, 2023ko urtarrilaren 11.
Alkatea,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.
RSS