Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2023ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
692

IRAGARKIA, Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpenak jakinarazten baitira.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, osasun-araudian aurreikusitakoa ez betetzeagatik hasitakoak.

Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen horiek. Horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/IFZ/AIZ/Pasaporteen zerrenda eranskinean dago.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Zehapen-ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke aipatutako sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek. Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango da espedientea, Aholkularitza Juridikoan (Antso Jakituna 35, 2. solairua, Donostia).

Ohartarazten da zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada irmo, egun horretatik hurrengo hilaren 5. egunera bitartean egin beharko da ordainketa, eta, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Ebazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada irmo, irmo egiten den egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Ebazpena irmoa izango da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igaro eta errekurtsorik jarri ez bada, edo, benetan errekurtsoa jarri bada, interesdunak ezestearen jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera, hala badagokio.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasuneko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Isuna borondatezko epearen barruan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, betiere indarrean diren xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta dagozkion errekarguak aplikatuko zaizkio.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek «dies a quo» efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2023ko otsailaren 2a.

Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala