Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2023ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
680

IRAGARKIA, Giza Baliabideen zuzendariaren adierazpen bat jakinarazteko dena, zeinaren bidez eranskinean ageri diren funtzionarioei zenbateko bat itzultzeko agintzen duena.

Aipatutako adierazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, banakako jakinarazpen gisa, eta honako ohar hauekin:

1.– Espedientea eta adierazpenaren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Langileak Kudeatzeko Arlo Juridikoan, alegia.

2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko. Era berean, alegaziorik edo froga-proposamenik egiten ez badu, izapidean atzera egiten duela ulertuko da.

3.– Zorrarekin ados badago, interesdunak hilabete izango du eranskinean adierazitako zenbatekoa ordaintzeko, IBAN ES81 2095 0611 05 2131000143 banku-kontuan.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 9a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala