Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2023ko otsailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
662

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kirol Justiziako Euskal Batzordeak Rep. 14/2022 espedienteari buruz 2022ko azaroaren 24an hartutako Erabakia.

Jakinarazpena postaz egitea ezinezkoa izan denez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatuari jarraituz, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, errekurtsogileari (NAN: 78928335V) Kirol Justiziako Euskal Batzordeak, 2022ko azaroaren 24an, Rep. 14/2022 espedientean hartutako Erabakia jakinarazteko; erabaki horren bidez, hain zuzen, Kirol Justiziako Euskal Batzordearen 2022ko uztailaren 20ko Erabakiaren aurka errekurtsogileak jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ezesten da. Espedientea eskuragarri du interesdunak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 13a.

Kirol Justiziako Euskal Batzordeko presidentea,

OLATZ BOLINAGA MALLAVIABARRENA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala