Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2023ko otsailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
660

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearena, gobernu taldeko kideen ordezkapenei buruzko ebazpeneko paragrafo bat aldatzeko dena.

UPV/EHUko Estatutuetan, 180. artikuluan, jasota dago errektoreak ebazpen bat emango duela, argitara emango dena, bere eskumenak taldekideei eskuordetzeko, eta, era berean, ebazpen horretan argi eta garbi adieraziko duela zein errektoreordek egingo dion ordezkoa kanpoan edo gaixorik dagoenean.

2021eko otsailaren 12an argitaratu zen EHAAn Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, errektorearen eta bere gobernu taldeko kideen ordezkapenei buruzkoa.

Gerentearen ordezkoak egiteko 2021eko urtarrilaren 28ko ebazpenean ezarritako araubidea aplikatzean izandako esperientzia dela eta, komenigarri ikusten da bertan jasotakoa aldatzea. Horrela, errektorego taldeko kide horren ordezkoa izango da, lehengo eta behin, talde horretako beste kide bat –koordinazioaren arloko eskumenak eskuordetuta dituen errektoreordea– eta ez, orain jasota dagoen moduan, gerentearen mende dauden pertsonak.

Adierazitakoagatik guztiagatik, eta unibertsitateko Estatutuetako 178. eta 181. artikuluek ematen dizkidaten eskumenen babesean, eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 13. artikuluan zehaztutakoarekin bat, honako hau ebatzi dut:

EBAZPENA

Lehenengoa.– Aldatzea Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpenaren eranskineko 2. ataleko azken aurreko paragrafoa (errektorearen eta bere gobernu taldeko kideen ordezkapenei buruzko ebazpena), ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Leioa, 2023ko urtarrilaren 31.

UPV/EHUko errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

ERANSKINA

Aldatzen da Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpenaren eranskineko 2. ataleko azken aurreko paragrafoa, EHAAn argitaratu zena 2021eko otsailaren 12an. Paragrafo hori honela idatzita geratuko da:

«Gerentearen ordezkoa koordinazioaren arloko eskumenak eskuordetuta dituen errektoreordea izango da edo, ez badago, Pertsonaleko gerenteordea edo Kontabilitate eta Aurrekontuen gerenteordea, hurrenkera horretan, kontuan izanda kontratazio publikoaren arloari buruz zehaztutakoa kasuan kasuko ebazpenean.»


Azterketa dokumentala