Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2023ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
607

EDIKTUA, hiri-errentamenduen gaineko apelazioari buruzko 520/2021 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren Sekzioa.

Judizioa: apelazio-errekurtsoa, 520/2021 hitzezko judizioa (2000ko PZL).

Gaia: hiri-errentamenduak.

Alderdi apelatzailearen prokuradorea: Veronica Blanco Cuende.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu honen bidez Barakaldoko Konturri kaleko 47. zenbakian bizi diren okupatzaile ezezagunei jakinaraztea 2022-10-09an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, kasazio-interesa egiaztatuz gero, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Epe berean, arau-hauste prozesalagatiko errekurtso berezia ere jarri ahal izango da.

Aipatu pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Ediktu Judizialen Taula Bakarrean argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2022ko abenduaren 2a.

Justizia Administrazioaren Letradua,


Azterketa dokumentala