Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2023ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
606

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 10ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Euskal Etxeei 2022-2023 ikasturtean emango dituzten euskara eskolengatik emango zaizkien dirulaguntzak.

AURREKARIAK

1.– 2022ko abenduaren 2an argitaratu zen EHAAn euskarazko eskolak ematen dituzten Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2022ko azaroaren 15eko Ebazpena.

2.– Ebazpen horretako 2. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) eurokoa izango dela.

3.– Deidaldiaren 7. artikukuak xedatzen du Euskal Etxeetako euskaltegiei dagozkien dirulaguntzen modulua 13,50 eurokoa izango dela talde/orduko eta, dirulaguntzak baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko nahikoa ez balira, onuradunen artean hainbanatuko direla.

Hori guztia kontuan izanik, aurkeztutako eskabideak egiaztatu ondoren eta ebazpenaren 8. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren erakundeei bertan zehazturiko kopuruko dirulaguntza ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau, deialdiaren 8.2 artikuluak xedatutakoarekin bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko urtarrilaren 10a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala