Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2023ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
602

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «CEU Virgen Nińa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Batxilergoko lau unitate irekitzeko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen CPEIPS «CEU Virgen Nińa» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batxilergoko irakaskuntza-maila ematen zaio ondoren deskribatzen den ikastetxeari «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateetan. 4 unitate izango ditu ikastetxeak: 2 unitate 2023-2024 ikasturtetik aurrera, eta beste bi unitate 2024-2025 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 01001590 (EAE) eta 010239 (unibertsala)

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «CEU Virgen Nińa».

Titularra: Fundación Universitaria San Pablo – CEU.

Helbidea: Batán ibilbidea 60.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimena:

Batxilergoko 4 unitate zabaltzea, 140 ikaspostuko edukiarekin.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

• 1-2 urte bitarteko gela: 2 unitate, bakoitza 13 ikaspostuko edukierarekin.

• 2-3 urte bitarteko gela: 3 unitate, 52 ikaspostuko edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostuko edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala