Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARRASATEKO UDALA
547

IRAGARKIA, honako iragarki honen hutsak zuzentzeari buruzkoa: Iragarkia, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko ezohiko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdiari buruzkoa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2022ko abenduaren 29ko 246. zenbakian, argitara eman dira bere osotasunean aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan aurreikusitako lanpostuak hornitzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak (20/2021 Legearen 2.1 artikulua eta 6. eta 8. xedapen gehigarriak).

Akatsak atzeman direnez abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa prozesuen oinarri orokorrei eta espezifikoei buruzko iragarkian, 2023ko urtarrilaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 1. zenbakian, testu osoa argitaratu da berriro.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arrasate, 2023ko urtarrilaren 5a.

Alkatea,

MARÍA UBARRETXENA CID.


Azterketa dokumentala