Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2023ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
533

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita salgaiak errepidez garraiatzeko flotak modernizatzeko laguntzen programari dagokion aurrekontua agortu dela.

Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2022ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez (2022ko irailaren 26ko EHAA, 184. zk.) onartu, iragarri eta argitaratu ziren salgaiak errepidez garraiatzeko flotak modernizatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak.

Laguntza-programaren oinarri arautzaileen 7. eta 8. oinarrietan xedatutakoaren arabera, eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari zorrotz jarraituz erantzungo zaie laguntza-eskaerei, funtsak agortu arte. Oinarri horiek xedatzen dute, halaber, laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozeduraren bidez emango direla, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera garatu dela eta eskatutako gainerako baldintzak bete direla egiaztatu ondoren, deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Horrenbestez, aurkeztu diren hurrenkera zehatzaren arabera aztertuko eta izapidetuko dira eskaerak.

2023ko urtarrilaren 18an, Ebazpena eman zuen Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiak, eta, haren bidez, itzuli beharrik gabeko laguntza eman zitzaion eskaera 2022ko azaroaren 7an, 13:31:23an, aurkeztu zuen eskatzaileari. Emandako laguntza horrek agortu du programa horren aurrekontuari esleitutako zenbatekoa, aurrekontu-zuzkiduren gehikuntzak barnean direla.

Salgaiak errepidez garraiatzeko flotak modernizatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileen 3. oinarrian xedatutakoaren arabera, «Erabilgarri dagoen aurrekontua agortu dela jakinaraziko da, bai EHAAn, bai EEEren Interneteko helbidean».

Horregatik guztiagatik, eta salgaien errepideko garraiorako flotak modernizatzeko laguntza-programarako aurrekontua osorik agortu denez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2023ko urtarrilaren 18an agortu zela salgaien errepideko garraiorako flotak modernizatzeko laguntzak emateko erabilgarri zegoen aurrekontua, laguntza-eskaera 2022ko azaroaren 7an, 13:31:23an, aurkeztu zuen eskatzailearen espedientean laguntza onartu eta eman ondoren.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bilbao, 2023ko urtarrilaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala