Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2023ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
528

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko kideen karguak utzi, izendatu eta berrizten dituena.

Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuaren bidez (1988ko otsailaren 18ko EHAA), Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortu zen; eta haren eginkizun nagusia Hezkuntza Sailari Euskadiko musika-irakaskuntza arautzeaz aholku ematea da, bai irakaskuntza arautuaz, bai irakaskuntza ez arautuaz.

Presidentea, idazkaria eta zortzi kide iraunkorrak dira batzordea osatzen dutenak; eta haien izendapenak, aipatutako dekretuaren laugarren artikuluaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, Hezkuntzako sailburuordeak proposatuta.

Era berean, laugarren eta bosgarren artikuluek ezartzen dute kide iraunkorren izendapenak eta kargu-uzteak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu baten bidez egingo direla, Hezkuntzako sailburuordeak proposatuko duelarik, eta bi urteko iraupena izango dutela. Epe berdinetarako berritu ahal izango dira, denbora-mugarik gabe.

Azken izendapenetik bi urte igaro denez, kargudun berriak izendatu, beste zenbait kargutik kendu eta gainontzekoak beraien karguetan berritu behar dira. Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 22/1988 Dekretuaren bosgarren artikuluan ezarritakoaren arabera, honako pertsona hauek berritzea Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordekide, adierazitako kategorian kide iraunkor gisa:

– Miren Iñarga Echeverria andrea: CASM «Musikene» GMIBko zuzendari nagusia eta kudeatzaile akademikoa den aldetik.

– Puy Asurmendi Tellería andrea. Vitoria-Gasteizko CPM «Jesús Guridi» MKPko zuzendaria den aldetik.

– Amaia Liceaga Muñoa andrea: Irungo CPM-EMPU «Irun» MKP-MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.

– Mikel Cañada Zorrilla jauna: Ospe handiko pertsonalitatea den aldetik (Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Saileko koordinatzailea).

2. artikulua.– Ondoren azaltzen diren batzordeko kideak karguetatik kentzea, eta, bide batez, egindako lana eskertzea:

– Roberto Nuño Millán jauna: Donostiako CPM «Francisco Escudero» MKPko zuzendaria den aldetik.

– Maite Aurrekoetxea Viloria andrea: Bilboko CPM «Juan Crisóstomo de Arriaga» MKPko zuzendaria den aldetik.

– José Antonio Llorente Etxeberria jauna: Getxoko EMPU «Andrés Isasi» MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.

– Izusko Izagirre Loroño jauna: Ospe handiko pertsonalitatea den aldetik. (EHME-Euskal Herriko Musika Eskoletako Elkarteko presidentea).

3. artikulua.– Honako pertsona hauek Aholku Batzordeko kide izendatzea, azaltzen den kategorian:

– Ales Larrazabal Arrillaga jauna: Bilboko CPM «Juan Crisóstomo de Arriaga» MKPko zuzendaria den aldetik.

– Izusko Izagirre Loroño jauna: Mungiako EMPU «Santos Intxausti» MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.

– Erlantz Fernandez. Barandiaran jauna: Donostiako CPM «Francisco Escudero» MKPko titularra (EIOren koordinatzailea) den aldetik.

– José Antonio Llorente Etxeberria jauna: Ospe handiko pertsonalitatea den aldetik. (ibilbide luzea musika-eskolen sektore profesionalean).

4. artikulua.– Izendapenok bi urtetarako izango dira, 22/1988 Dekretuaren bosgarren artikuluak ezartzen duen bezala, eta agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak. Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortzen duen 22/1988 Dekretuaren artikuluetan jasotzen dira epe hori arautzen dituzten arauak, baita karguak kentzea, ordezkapenak, berritzeak eta beste edozein zirkunstantzia ere arautzeko direnak ere.

5. artikulua.– Beraz, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, 22/1988 Dekretuaren hirugarren artikuluaren arabera, honela osatua geratzen da:

a) Batzordeburua: María Begoña Pedrosa Lobato, Hezkuntzako sailburuordea. Lehendakariak eskuordetu ahal izango du, egoki deritzonean.

b) Batzordekide iraunkorrak:

– Miren Iñarga Echeverria andrea: CASM «Musikene» GMIBko zuzendari nagusia eta kudeatzaile akademikoa den aldetik.

– Puy Asurmendi Tellería andrea. Vitoria-Gasteizko CPM «Jesús Guridi» MKPko zuzendaria den aldetik.

– Ales Larrazabal Arrillaga jauna: Bilboko CPM «Juan Crisóstomo de Arriaga» MKPko zuzendaria den aldetik.

– Izusko Izagirre Loroño jauna: Mungiako EMPU «Santos Intxausti» MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.

– Erlantz Fernandez. Barandiaran jauna: Donostiako CPM «Francisco Escudero» MKPko titularra (EIOren koordinatzailea) den aldetik.

– Amaia Liceaga Muñoa andrea: Irungo CPM-EMPU «Irun» MKP-MEPUko titularra (zuzendaria) den aldetik.

– José Antonio Llorente Etxeberria jauna: Ospe handiko pertsonalitatea den aldetik (ibilbide luzea musika-eskolen sektore profesionalean).

– Mikel Cañada Zorrilla jauna: Ospe handiko pertsonalitatea den aldetik (Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Saileko koordinatzailea).

c) Idazkaria: Santos Palma Arnaiz jauna, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako teknikariaren karguari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala