Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2023ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
525

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 21eko Aginduaren babesean 2022rako eskatutako laguntzak onartu eta ukatzen dituena. Agindu horren bidez, ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko 2022ko laguntza-deialdia egin zen «Basque Wine» programaren bidez.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 21eko Aginduaren babesean dirulaguntza jasotzeko hainbat eskabide aurkeztu dira. Agindu horren bidez, ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko 2022ko laguntza-deialdia egin zen «Basque Wine» programaren bidez. Aurkeztutako eskabideen zerrenda ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan daude, bai eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere. Aipaturiko eranskin horietan, eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia azaltzen da.

Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak 2022ko irailaren 21eko Aginduaren bederatzigarren xedapena aplikatuz eratu zenak, egindako ebazpen-proposamena.

Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei minimis araubideko dirulaguntzak ematea, ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko «Basque Wine» programaren bidez; dirulaguntza horiek jasota daude Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 21eko Aginduan. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso ditzaketen gastuen zenbatekoak eta emandako laguntzen zenbatekoak, azken horiek zuzeneko laguntza moduan. Dirulaguntza, guztira 98.250,64 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Jarduera guztiak 2022ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era egon behar dira.

Hirugarrena.– Onuraduna behartuta dago dirulaguntzaren komunikazioa jaso eta 15 eguneko epean laguntza onartzera. Bestela, dirulaguntzari uko egiten diola ulertuko da.

Laugarrena.– Laguntzaren justifikazioa ebazpen hau jaso eta 15 egun natural balioduneko epean egin beharko da.

Bosgarrena.– Sustatzeko gastua ezarririko epearen barruan gauzatzen ez bada, edo epe horretan gastua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da eta, hala badagokio, deialdiaren Aginduaren hamabosgarren puntuan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

Seigarrena.– Onuradunak deialdi-aginduaren hamahirugarren ebazpen-zatian jasotako betebeharrak bete beharko ditu.

Zazpigarrena.– Dirulaguntzaren ordainketa enpresek justifikatutako sustapen-ekintzen arabera egingo da, betiere 2022ko irailaren 21eko Aginduan ezarritakoari jarraituz.

Zortzigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskinaren zerrendan azaltzen diren eskatzaileei ez ematea minimis araubideko laguntzak ardoa, sagardoa eta artisau-erara egindako garagardoa sustatzeko «Basque Wine» programaren bidezko dirulaguntzak. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 21eko Aginduan jasota daude.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 21a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala