Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2023ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
518

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 26koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatzen dut, eta, beraz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ana M.ª Reka Esparza andrea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Azterlan eta Programazioko aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5166; dotazioa: 1), haren izendapena eragin zuten arrazoiak desagertzeagatik.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2023ko urtarrilaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 26a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala