Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2023ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
517

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 26koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez behin-behineko langile bat izendatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ana M.ª Reka Esparza andrea izendatzea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Erakundearteko Harremanetarako aholkulari (kodea: 5230; dotazioa: 8; maila: zuzendaria).

Bigarrena.– Aholkularitzako lanpostu baten lanak egin beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatutako baldintzak betetzen baditu, honako artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion: goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1998 Legearen 3.1, 5.1 edota 5.2 artikuluak.

Laugarrena.– Izendapen honek 2023ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana berez azkenduko da, izendapena egin duen organoaren titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein momentutan indargabetu ahal izango da.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 26a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala