
21. zk., 2023ko urtarrilaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
512
IRAGARKIA, 2023ko urtarrilaren 17koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezakariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Armiñóngo eta Berantevillako udalerrietan (Araba), Lacorzanilla poligonoa eta Ribaguda artean, dagoen «4653 L02 Nanclares» lotzeko linearen proiektuari dagokion aurretiazko administrazio-baimenaren espedientean jasota dauden lurzatien zerrenda (espedientea: 01-AT-Y-2019-73). Lurzati horiek eranskinean jasotzen dira, banakako jakinarazpena egin ezin izan zaien jabeei jakinarazteko.
Ezin izan zaienez jakinarazpena zuzenean egin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44., 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Armiñóngo eta Berantevillako udalerrietan (Araba), Lacorzanilla poligonoa eta Ribaguda artean, dagoen «4653 L02 Nanclares» lotzeko linearen proiektuari lotutako lurzatien zerrenda, horien jabeei ezin izan baitzaie jakinarazi 2022ko urriaren 7ko Ebazpena, Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematen dituena, eta aipatutako proiektuaren onura publikoa deklaratzen duena.
Interesdunek Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango dute espedientea (Samaniego kalea 2, 01008, de Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako / interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.
Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRIGUEZ DIEZ.
ERANSKINA
AURKITU EZ DIREN TITULARREN ZERRENDA
Armiñóngo eta Berantevillako udalerrietan (Araba), Lacorzanilla poligonoa eta Ribaguda artean, dagoen «4653 L02 Nanclares» lotzeko linearen proiektua.
RSS