Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2023ko urtarrilaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
511

IRAGARKIA, 2023ko urtarrilaren 17koa, Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Arabako Burgelu eta Vitoria-Gasteiz udal-mugarteetan dagoen 30 kV DC-ko «Gamarra-Altsasu 1 eta 2» aireko linea elektrikoa 195. eta 229. euskarrien artean aldatzeko proiektuari dagokion aurretiazko administrazio-baimenaren, eraikuntza-baimenaren eta onura publikoko deklarazioaren espedientean jasota dauden lurzatien zerrenda (espedientea: 01-AT-Y-2020-44). Lurzati horiek eranskinean jasotzen dira, banakako jakinarazpena egin ezin izan zaien jabeei jakinarazteko.

Ezin izan zaienez jakinarazpena zuzenean egin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44., 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Arabako Burgelu eta Vitoria-Gasteiz udal-mugarteetan dagoen 30 kV DC-ko «Gamarra-Altsasu 1 eta 2» aireko linea elektrikoa 195. eta 229. euskarrien artean aldatzeko proiektuari lotutako lurzatien zerrenda, horien jabeei ezin izan baitzaie jakinarazi 2022ko urriaren 7ko Ebazpena, Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematen dituena, eta aipatutako proiektuaren onura publikoa deklaratzen duena.

Interesdunek Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango dute espedientea (Samaniego kalea 2, 01008, de Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako / interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIEZ.

ERANSKINA
AURKITU EZ DIREN TITULARREN ZERRENDA
Arabako Burgelu eta Vitoria-Gasteiz udal-mugarteetan dagoen 30 kV DC-ko «Gamarra-Altsasu 1 eta 2» aireko linea elektrikoa 195. eta 229. euskarrien artean aldatzeko proiektua
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala