Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2023ko urtarrilaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
495

1/2023 FORU ARAUA, urtarrilaren 17koa, 2023. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «1/2023 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, 2023. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituena»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2023ko urtarrilaren 17a.

Gipuzkoako diputatu nagusia,

MARKEL OLANO ARRESE.

HITZAURREA

Zergen aplikazioaz arduratzen diren organoek zerga araudia etengabe aplikatzeak zenbait kasutan agerian uzten du beharrezkoa dela araudian neurriak sartzea edo dauden neurriak aldatzea Lurralde Historikoko erakundeen eskumeneko tributuen erregulazioa hobetzeko eta haiek unean-uneko egoera ekonomiko eta sozialera egokitzeko. Era berean, tributuz kanpoko beste arau esparru batzuetan zergen araudian zuzenean edo zeharka eragiten duten alderdiak aldatu izanak eskatzen du araudi hori behar bezala egokitzea aldaketa horietara, haren koherentzia eta egitura gordetzearren.

Zerga araudiaren hobekuntzan eta egokitzapenean sakontzen jarraitzeko, beharrezkoa da zergen foru ordenamenduan hainbat zergari eragiten dieten neurriak hartzen jarraitzea; besteak beste, honako hauek:

Gipuzkoako Lurralde Historikoko martxoaren 8ko Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauan, tresna arauemaile bat sartu da. Tresna horren bidez, egokitu egingo da maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberei jarraituz arautu behar den zerga araudia.

Ogasun Publikoaren aurkako delituei dagokienez, doikuntzak egiten dira araudian, likidazioa egin behar izanez gero ikuskapen jarduketak ebazteko epea luzatu ahal izateko. Era berean, zehaztu egiten da ez dela beharrezkoa likidazioa egitea, zerga zorra zehazteko ahal tributarioa preskribatuta dagoenean, eta entzunaldi izapidea egitea, prozedurak edo haien edozein izapide jakinarazitzat hartzen direnean zergapekoa edo haren ordezkaria agertu ez delako.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, salbuespenen eremuan, salbuetsitzat hartzen dira erupzio bolkanikoaren edo beste kausa natural batzuen ondorioz lortutako laguntza publikoak. Era berean, «lurralde administrazio publikoek» emandako laguntza publikoei buruzko aipamenaren ordez «sektore publikoak» emandakoei buruzkoa ezartzen da, betiere lurralde administrazioez bestelako entitate publikoek emandako laguntzak barnean hartzeko, zeinetan antzematen baita salbuespena egitea komeni dela.

Lan etekinen eremuan, berrikuntza bat sartzen da langileen joan-etorriak erraztea helburu duena. Horretarako, gauzazko lan errentetatik kanpo uzten dira bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzu publikoa emateaz arduratzen diren entitateei ordaindutako zenbatekoak, langile bakoitzeko urteko 1.500 euroraino gehienez.

Ondare irabazi edo galerei dagokienez, familia taldearen perimetroa laugarren mailako alboko ahaidetasuneraino zabaltzen da, eta talde horren alde ezartzen da ez dela ondare irabazi edo galeratzat hartuko enpresen kosturik gabeko eskualdaketak edo entitateetako akzio eta partaidetzak direla eta. Era berean, ondarearen gaineko zergan egindako aldaketarekin bat etorriz, ahaidetasun maila hori zer erreferentziazko pertsonatik aurrera konputatu behar den zehazten da; kasu honetan, eskualdatzailea izango da.

Denboraren araberako egozpenari buruzko kapituluan, aseguru entitateei aplikatu dakizkiekeen arau aldaketen ondorioz, eguneratu egiten da hartzaileak inbertsioaren arriskua bere gain hartzen duen bizi aseguruko kontratuen denboraren araberako egozpenari buruzko erregela berezia. Horretarako, egokitu egiten dira erregela berezi hori ez aplikatzea dakarten beharkizunak. Helburu horri begira, kendu egiten da Kontseiluaren abenduaren 20ko 85/611/EEE Zuzentarauari buruzko aipamena; eta, harren ordez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 13ko 2009/65/EEE Zuzentarauari buruzko aipamena ezartzen da.

Ekainaren 2ko 8/2021 Legeak, desgaitasuna duten pertsonei haien gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko legedia zibila eta prozesala erreformatzen duenak, helduen desgaitasunaren eremutik ezabatzen du tutoretza, guraso ahal luzatua eta guraso ahal birgaitua. Izan ere, figura horiek zorrotzegiak dira, eta ez daude oso egokituta orain proposatzen den pertsonen autonomia sustatzeko sistemara. Hori horrela, kuradoretzaren figura sartzen du jatorri judizialeko laguntza neurri nagusi gisa, zeina nagusiki laguntza izaerakoa izango baita. Dena den, beharrezkoa denean, eta salbuespen gisa bakarrik, ordezkapen eginkizunak esleitu ahal izango zaizkio kuradoreari.

Zergaren erregulazioa aipatutako araudi substantibora egokitzeko, honako hauetan ordezkatzeko kuradoretzaren figura sartzen da: gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak eta kontribuzioak –mendetasun larriaren edo mendetasun handiaren arriskua bakarrik estaltzen duten aseguru pribatuei dagokienez–, desgaitasuna duten pertsonen alde eratutako gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak, desgaitasun edo mendekotasun kenkariak eta desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestura egindako ekarpenak, bai eta familia unitatearen modalitateak ere, zeinetan aipatzen baita familia unitatea osatzen dutela ordezkatzeko ahalmena duen kuradoretzapean dauden adin nagusiko seme-alabek, betiere gurasoek edo adoptatzaileek gauzatzen badute.

Era berean, desgaitasun edo mendekotasun kenkarirako ezarritako erregulazioa desgaitasunarekin lotutako gainerako neurriekin koordinatze aldera, ahaidetasunezko hirugarren gradutik laugarrenera zabaltzen da azken horien aplikazio eremu subjektiboa.

Oinarri likidagarri orokorrari aplikatu beharreko eskalaren erregulazioan, jarduera ekonomikoen etekin garbi positiboaren parte diren ondare irabazien zenbatekoari egin beharreko doikuntzari dagokionez, batez besteko karga tasa orokorra sozietateen gaineko zergaren tasa orokorra baino handiagoa denean, argitu egiten da aipatutako gutxipena aplikatzeko beharrezkoa dela ekitaldian aplikatutako aurreko urteetako jarduera ekonomikoen saldo negatiboen konpentsazioa kontuan hartzea.

Ohiko etxebizitzan eguzki energia elektrikoa hornitzeko inbertsioengatik egiten den kenkariari dagokionez, argitu egiten da etxebizitza jabe, errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa okupatzen duten zergadunek aplikatuko dutela kenkaria.

Modu iraunkorrean malgutzen dira 2022. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituen martxoaren 10eko 1/2022 Foru Arauan jasotako beharkizunak, dagoeneko COVIDari lotutako neurri gisa sartuta daudenak. Hori horrela, aldatu egiten da langileek beren entitate enplegatzailean parte hartzeari lotutako kenkaria. Neurriaren helburua da kenkaria lortzeko exijitutako gutxieneko lanaldia murriztea, hiru urtetik bi urtera igarotzen baita, eta langile bakoitzak entitate enplegatzailean banaka parte hartzeari buruzko beharkizuna handitzea, 100eko 20tik 100eko 40ra igarotzen baita. Neurri horrek eragin positiboa du genero ikuspegitik.

Halaber, langileek entitateak eratzeari lotutako kenkariari dagokionez, modu iraunkorrean 100eko 15etik 100eko 20ra handitzen da kenkariaren portzentajea, urteko 1.200 eta 1.800 euroko kenkariaren muga ezartzen da gizonentzat eta emakumeentzat, eta zergaldietan aplikatu beharreko muga 6.000 eta 8.000 euroraino zabaltzen da, hurrenez hurren. Gainera, aukera ematen da ondorengo lau zergaldietako autolikidazioetan kuota nahikorik ez izateagatik kendu ez diren zenbatekoak aplikatzeko. Neurri horrek eragin positiboa du genero ikuspegitik.

Azkenik, TicketBAI betebeharrari dagokionez, beste arau hauste bat eta haren zehapena sartzen dira. Arau hauste hori oso kasu espezifiko eta hondarreko bati dagokio, eta bakarrik aplikatuko da aldez aurretik egiaztatzen bada sarerako estaldurarik ez dagoela eta sarerako sarbidea ezinezkoa dela, eta, horretan oinarrituta, zerga Administrazioak baimendu badu zergadunak TicketBAI fitxategiak inportazio bidez bidaltzea. Bada, aldez aurretik zirkunstantzia horiek betetzen badira, arau hauste eta zehapen espezifiko bat ezartzen dira zergadunak TicketBAI fitxategiak ezarritako epean bidaltzen ez dituen kasurako.

Sozietateen gaineko zergari dagokionez, lehendabiziko neurria da araudian espresuki argitzea eta jasotzea, Auzitegi Gorenak defendatutako zentzuan, ondare sozietateei aplikatu beharreko arauak zehazteko zenbatu behar diren aktiboen kalkulurako formula, eta, horren ondorioz, gerora sortutako ondare araua kalkulatzeko formula ere bai; azken arau hori ezarrita dago bai zerga honetan bai ondarearen gaineko zergan. Horretarako, espresuki jasotzen dira formularen zenbakitzailean zein izendatzailean kontuan hartu beharreko magnitudeak, hari buruzko zalantzarik egon ez dadin.

Era berean, sozietate kotizatuetako 100eko 3ko partaidetza esanguratsuaren portzentajea gehitzen da 14. artikuluan, baloreak aintzat hartzeari dagokionez. Izan ere, artikulu horretan sartu gabe zegoen 2014az geroztik zerga osoan zehar ohikoena zen partaidetza esanguratsuaren erregela, zeina agertzen baita partaidetzen balio narriadurari (23. artikulua), finantza gastuen mugaketari (25 bis artikulua), zergapetze bikoitza ezabatzeari (33., 34. eta 60. artikuluak) eta nazioarteko gardentasun fiskalari (48. artikulua) buruzko artikuluetan. Erregela horri dagokionez, partaidetza esanguratsuaren portzentaje gisa 100eko 5 hartuko da oro har, eta 100eko 3 bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen badute.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan gertatzen den bezala, salbuetsita egongo dira sumendien erupzioagatik edo beste zirkunstantzia natural batzuengatik jasotako laguntzak, Gizarte Segurantzaren arloko neurriei eta gizarte laguntzako beste neurri fiskal batzuei buruzko azaroaren 8ko 25/2021 Errege Lege Dekretuan araututakoari jarraituz.

64 bis artikuluan jasotako ikerketa eta garapeneko eta berrikuntzako proiektuak finantzatzeari lotutako kenkariari dagokionez, ikusi da 2020, 2021 eta 2022ko ekitaldietan onartu diren aldi baterako neurriak oro har onartzeko beharra dagoela, finantzaketa kontratuaren formalitateei dagokienez, bereziki kontratuak aurkezteko eta sinatzeko epeekin lotuta.

TicketBAI betebeharretik partzialki salbuetsitako entitateak baztertzeari dagokionez, aldatu egiten da erreferentziako ekitaldia, zergadun mota hori TicketBAI egitera behartuta egongo den zehazteko. Horrela, zergaldi bakoitzerako erreferentziatzat hartuko da aurreko azken aurreko zergaldia. Horri esker, dagoeneko itxita eta aitortuta dagoen zergaldi bat hartuko da erreferentziatzat. Era berean, lehenago aipatutako arau hauste eta zehapenaren kasu berria sartzen da.

Azkenik, araubide iragankor bat sartzen da mozkinak berdintzeko erreserba bereziaren bidez (52. artikulua) 2022ko urtarrilaren 1aren aurretik aplikatutako zenbatekoetarako, haien gehieneko aplikazio epea oraindik amaitu gabe badago. Kasu horietarako, zergadunek aukeran izango dute 2022. urtearen aurreko zigortze epea eta araubidea (5 urte eta 100eko 10) edo indarrean daudenak (10 urte eta 100eko 30) erabiltzea.

Ondarearen gaineko zergari dagokionez, eta entitateen kapitaleko partaidetzek zergaren salbuespena lortu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak doitzeko, sozietateen gaineko zergaren 14. artikuluan sartutako aldaketarekin bat etorriz, bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatutako sozietateetan 100eko 3ko partaidetza esanguratsua ezartzen da. Era berean, eta ildo beretik, egokitu egiten da partaidetzen salbuespenaren irismena.

100eko 20ko partaidetza bateratuko portzentajeari dagokionez, familia taldearen perimetroa laugarren mailako alboko ahaidetasuneraino zabaltzen da. Era berean, ahaidetasun maila hori kalkulatzeko erreferentziazko pertsona zergaduna izango dela zehazten da. Horrela, jada ez da aplikagarria izango «konpasaren teoria» izenez ezagutzen den doktrina.

Bestetik, entitateen kapitaleko partaidetzen salbuespena ezartzen da, kapitala handitzeko eragiketa baten ondorioz partaidetza portzentajea 100eko 5etik behera murrizten denean, edo 100eko 3tik behera bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatutako sozietateetan, betiere eragiketa horren aurretik zergadunak salbuespena aplikatzeko baldintzak bete baditu.

Halaber, partaidetzen salbuespena ezartzen da enpresa kudeaketan izandako ondorengotza prozesuen ondorioz, familia taldeko kideen arteko partaidetza bateratuko 100eko 20ko portzentajea zergadunaren, ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo edozein mailatako aurreko, ondorengo edo alboko ahaideen artean banatuta dagoenean. Kasu horietan, partaidetza guztiak entitatearen kapitalean 100eko 25etik gorakoak izan beharko dira, eta partaidetza horiek edukitzera bideratutako entitate baten bitartez eduki beharko dira.

Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergari dagokionez, eta ondarearen gaineko zergan eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan sartutako aldaketekin bat eginik, ahaidetasun taldearen perimetroa handitu egiten da, banakako enpresa baten, negozio profesional baten edo entitateetako partaidetzen «mortis causa» eta «inter vivos» eskurapenetarako. Horrela, zergaren zerga oinarrian 100eko 95eko murriztapena aplikatu ahal izango dute hildakoari edo eskualdatzaileari dagokionez laugarren mailarainoko alboko ahaide diren eskuratzaileek.

Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari dagokionez, zergaren egintza juridiko dokumentatuen modalitateko notario dokumentuen mailakako kuotaren egungo salbuespena zabaldu egiten da martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretuaren eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren babesean egiten diren kontratu berritzeak formalizatzeko eskritura publikoetatik Ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka maileguen interes tasen igoera arintzeko Jardunbide Egokien Kodea ezarri, baliabiderik gabeko hipoteka zordunak babesteko premiazko neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua aldatu eta hipoteka maileguen merkatua hobetzeko egiturazko beste neurri batzuk hartzen dituen azaroaren 22ko 19/2022 Errege Lege Dekretuak sartutako jardunbide egokien kode berriaren babesean egiten diren eskrituretara.

Era berean, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari dagokionez, lehenik eta behin, genero indarkeriako krimenen ondorioz delituaren ondoriozko erantzukizun zibilarengatik umezurtzen alde ezartzen diren kalte-ordainei dagokienez, zerga onura objektiboaren kasu berri bat sartzen da, hau da, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauaren 1. artikuluan aipatzen diren karga modalitateetatik salbuestea seme-alaben, adingabeen edo guraso ahalaren, tutoretzaren edo gaitasun juridikoa behar bezala baliatzeko laguntza neurrien mende dauden desgaituen onurarako ondasunen edo eskubideen eskualdaketak, baldin eta haiek emakumearen aurkako indarkeriaren ondorioz hildako emakumeek egiten badituzte, haiek gauzatzeko titulua edozein dela ere, eta betiere judizialki aitortutako kalte-ordainak ordaintzeko balio badute. Neurri horrek eragin positiboa du genero ikuspegitik.

Horrez gain, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga araubidean sartutako salbuespenaren eta mezenasgorako pizgarri fiskalen harira, beste salbuespen objektibo bat ere sartzen da, mezenasgoaren onuradun diren entitate ez-egoiliarren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudian jasotakoaren antzeko zerga araubidea aplikatzen duten entitate egoiliarren eskualdaketari eta gainerako egintza eta kontratuei buruzkoa.

Udal zergei dagokienez, aldatu egiten da Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua, eta aukera ematen zaie toki entitateei udal tasen zenbatekoaren gaineko hobariak onartu ditzaten.

Era berean, aldatu egiten dira Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren testu bategina onesten duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren uztailaren 5eko 15/1989 Foru Araua, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak zabaltzen laguntzeko helburuarekin. Izan ere, aldaketa horien bitartez, kuota osoaren 100eko 50erainoko hobari berri bat sartzen da ondasun higiezinen gaineko zergaren eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kasuan, eta 100eko 90erainoko beste hobari bat, berriz, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kasuan, betiere ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatuak dituzten higiezinetarako, baldin eta instalazioek administrazio eskudunaren dagokion homologazioa badute.

Halaber, aldatu egiten da irabazi asmorik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgoaren pizgarri fiskaleei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Araua, foru arau horren 17. artikuluan jasotako udal zergen salbuespenak Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudian jasotako zerga araubidearen antzekoa aplikatzen duten entitate egoiliarrek eta mezenasgoaren onuraduntzat hartzen diren entitate ez-egoiliarrek aplikatzeari dagokionez.

Azkenik, aldaketak sartzen dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzeko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Arauan, bereziki pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan testamentu ahalorde bat erabili gabe duten herentzien zerga araubideari dagokionez, desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestura egindako ekarpenei lotutako kenkaria sartzeko helburuarekin, betiere kuota likidoa kalkulatze aldera.

Xedapen gehigarrietan, alde batetik, 2020, 2021 eta 2022rako ere ezarri ziren pizgarri jakin batzuk sustatzen dira 2023ko ekitaldirako eta, bestetik, 2022ko zergaldian igo egiten dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietateen gaineko zergan jarduera ekonomikoen titularrek eta mikroenpresek egindako gastu kengarriak, hurrenez hurren.

Gainera, azken xedapenetan lehenaren bidez, aldatu egiten da Ondareari buruzko uztailaren 9ko 8/1996 Foru Araua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enpresa ondarearen kudeaketaren araubidean zenbait egokitzapen sartzeko.

Azken xedapenetako bigarrenak aldatu egiten du Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Araua, eta arauan jada aurreikusita dauden arau eskuordetzeko kasuei gehitzen die Batzar Nagusiek Foru Aldundiari eman ahal izango dioten eskuordetza, zerga arloko foru dekretu arauemaileak eman ahal izan ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrenak, izaera tekniko hutsa duenak, xedapen gehigarrietako batean jasotako neurri jakin batzuen erregelamenduzko babesa ezartzen du.

Azken xedapenetako laugarrenak foru araua indarrean sartzea eta haren ondorioak arautzen ditu.

1. artikulua.– Aldatzea martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra.

Aldaketa hauek sartzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrean:

Bat.– Edukia ematen zaio 8. artikuluari, eta honela idatzita gelditzen da:

«8. artikulua.– Zergen arloko foru dekretu arauemaileak.

1.– Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eskuordetuta, zerga arloan foru arauen maila duten arau xedapenak eman ahal izango ditu, baldin eta haien xedea Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia egokitzea baino ez bada, betiere maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean ezarritakoaren arabera, araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberak bete behar dituztenean lurralde historiko horretan.

Foru arau honek mota honetako foru dekretu arauemaileetarako eskuordetza arauemailea ematen duela ulertuko da, baldin eta aurreko paragrafoan jasotako helburua betetzeko erabili behar bada.

2.– Foru Aldundiak eskuordetze hori erabiliz ematen dituen xedapenei foru dekretu arauemaile deituko zaie, eta haien oinarriek berariazko eskuordetze honen babesean ematen direla adierazi beharko dute.

3.– Mota honetako foru dekretu arauemaileek atzeraeragina izan dezakete, indarrean jartzen direnean bat etor daitezen egokitu beharreko araubide erkideko arauekin.

4.– Behin onartuta, foru dekretu arauemaile hauek Batzar Nagusietara bidaliko dira, legebiltzarraren kontrola izan dezaten, ofizialki argitaratzearen eta indarrean jartzearen kalterik gabe.»

Bi.– Honela idatzita gelditzen da 113. artikuluko bi apartatuaren c) letra:

«c) Zerga onurak eta pizgarriak aitortzea eta bidezkoak direla egiaztatzea, bai eta zerga araubide bereziak ere, egokia den zerga kudeaketako prozedura izapidetuta.»

Hiru.– 147. artikuluaren 4. eta 5. apartatuak honela idatzita gelditzen dira:

«4.– Erruduntasun testigantza jurisdikzio eskudunari pasatzen zaionean edo espedientea Fiskaltzari igortzen zaionean foru arau honek VI. tituluan jasotakoaren arabera, helarazte horrek ondorio hauek izango ditu ikuskapen jarduketen iraupen epeari dagokionez:

a) Arrazoi justifikatutzat hartuko da jarduketa horien epearen zenbaketa eteteko.

b) Arrazoi izango da epea artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoarekin bat luzatzeko, baldin eta administrazio prozedurak aurrera egin behar badu foru arau honen 249. artikuluaren 3. apartatuan, 251. artikuluaren 2. apartatuan eta 255. artikuluaren 2. apartatuko c) letran adierazitako zioetako bat gertatzeagatik.

5.– Ebazpen judizial edo ekonomiko-administratibo batek edo Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen erabaki batek ikuskapen jarduketen atzeraeragina agintzen duenean, jarduketa horiek bukatu beharko dira atzera eraman diren unetik artikulu honetako 1. apartatuan adierazitako epea bukatu arteko tartean, edo sei hilabetean, azken epe hori laburragoa bada. Ebazpena exekutatzeko eskumena duen organoak espedientea jasotzen duenetik aurrera hasiko da kontatzen epe hori.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa administrazio prozeduretan ere aplikatuko da, baldin eta, epea luzatu ondoren, erruduntasun testigantza jurisdikzio eskudunari pasatu bazaio edo espedientea Fiskaltzari igorri bazaio eta aurrera jarraitu behar badute, foru arau honen 249. artikuluaren 3. apartatuan, 251. artikuluaren 2. apartatuan eta 255. artikuluaren 2. apartatuko c) letran aipatutako arrazoiren bat gertatu delako. Kasu horretan, epe hori kontatzen hasiko da prozedurarekin aurrera jarraitu behar duen organo eskudunak ebazpen judiziala edo Fiskaltzak itzulitako espedientea jasotzen duenean.

Espediente hori jasotakoan, zergapekoari jakinarazi behar zaio, dela bidezko komunikazioaren bidez dela egiaztapen eta ikerketa prozeduran sinatzen den lehen eginbidean, zer egunetan jaso den aurreko bi paragrafoetan aipatutako administrazio espedientea edo ebazpen judiziala.

Prozedurari amaiera ematen dion likidazio berriagatik berandutze interesak exijituko dira. Berandutze interesa zenbatzen hasteko data foru arau honetako 26. artikuluaren 2. apartatuan jasotakoari jarraituz likidazio baliogabetuari zegokion data bera izango da, eta interesa likidazio berria eman bitartean sortuko da.»

Lau.– Honela idatzita gelditzen da 201. artikuluaren 2. apartatua:

«2.– Zehapenaren oinarria izango da bazkide edo kide bakoitzari egotzi zitzaizkion kopuruen eta haietako bakoitzari egotzi behar izan zitzaizkion kopuruen arteko zeinu positiboko diferentziak batuz ateratzen den zenbatekoa, baina diferentzia negatiboekin konpentsatu gabe.»

Bost.– d) letra bat gehitzen zaio 249.1 artikuluari, eduki hau duena:

«d) Zerga Administrazioak zerga zorra likidazio bidez zehazteko duen ahala preskribatuta dagoenean.»

Sei.– Honela idatzita gelditzen da 249. artikuluaren 3. apartatua:

«3.– Aurreko kasuetan, deliturik ez dagoela uste badu, Zerga Administrazioak hasiera edo jarraipena emango die jarduketei. Horretarako, kontuan hartuko ditu jurisdikzio organoek foru arau honetako 147.1 artikuluan aipatzen den epea amaitu bitarteko aldian, kontuan hartuta artikulu beraren 4. apartatuko b) letran jasotakoa, edo 6 hilabeteko epean (azken epe hori luzeagoa bada) frogatutzat jotako egitateak. Epea zenbatzen hasiko da prozedurari jarraipena eman behar dion organo eskudunak ebazpen judiziala edo Fiskaltzak itzulitako espedientea jasotzen duenetik aurrera.

Preskripzio epeak berriro zenbatzen hasiko dira foru arau honetako 67.7 artikuluan jasotakoaren arabera.»

Zazpi.– Honela idatzita gelditzen da 251.1 artikuluaren bigarren paragrafoa:

«Proposamen hori zergapekoari jakinaraziko zaio, eta entzunaldiaren izapidea egiteko aukera emango zaio, haren eskubideari begira komeni zaiona alegatu dezan. Horretarako, 15 egun naturaleko epea izango du, proposamena jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Foru arau honen 108. artikuluaren 3. apartatuan jasotako kasuetan, ez da beharrezkoa izango entzunaldiaren izapidea.»

Zortzi.– Honela idatzita gelditzen da 251.2 artikuluaren hirugarren paragrafoa:

«Jarduketak atzera eramaten diren unetik foru arau honetako 147.1 artikuluan adierazitako epea amaitu bitartera doan aldian bukatu beharko da prozedura, kontuan hartuta artikulu horren 4. apartatuaren b) letran jasotakoa, edo, bestela, sei hilabeteko epean, azken epe hau luzeagoa bada. Epe hori zenbatzen hasiko da prozedura bideratzen jarraitu behar duen organo eskudunak ebazpen judiziala edo Fiskaltzak itzulitako espedientea jasotzen duenetik aurrera».

2. artikulua.– Aldatzea, urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena.

2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin aldaketa hauek sartzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauan:

Bat.– Honela idatzita gelditzen da 9. artikuluaren 18. zenbakiko d) letra:

«d) Laguntza publikoak jasotzea, sute, uholde, hondorapenek, sumendien erupzioak edo bestelako zirkunstantzia naturalek ondare elementuetan eragindako kalteak konpontzeko direnean.»

Bi.– Honela idatzita gelditzen da 9. artikuluaren 27. zenbakia:

«27.– Erregelamendu bidez ezartzen diren laguntza publikoak, sektore publikoak emanak direnean.»

Hiru.– Letra berri bat, i), gehitzen zaio 17.2 artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«i) Bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzu publikoa emateaz arduratzen diren entitateei ordaindutako zenbatekoak, betiere langileak bizi diren lekutik lantokira joan daitezen laguntzeko ordainduak direnean, langile bakoitzeko urteko 1.500 euroko mugarekin. Erregelamenduz ezarritako baldintzak betetzen dituzten ordainketako zeharkako formulak ere hartuko dira aipatutako zerbitzu publikoa betetzeaz arduratzen diren entitateei ordaindutako zenbatekotzat.»

Lau.– Honela idatzita gelditzen da 19 bis.2 artikuluaren b) letra:

«b) Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaletik edo haien ordezko entitateetatik jasotako zenbatekoen kopuru osagarriak izatea. Jasotako zenbatekoek tratamendu bera izango dute, nahiz eta zergadunak, arrazoi bereziak tarteko, ekitaldian organismo horietatik inolako prestaziorik lortu ez.»

Bost.– Honela idatzita gelditzen da 41.2 artikuluaren c) letraren lehendabiziko paragrafoaren sarrera:

«c) Ondarearen gaineko Zergaren ekainaren 11ko 2/2018 Foru Arauaren 6. artikuluko bat apartatutik seira bitartean aipatzen diren enpresen edo entitateetako akzio eta partaidetzen kosturik gabeko eskualdaketak direla-eta, eskualdatzailearen ezkontidearen, izatezko bikotearen edo laugarren mailarainoko aurreko, ondorengo edo alboko ahaideen aldekoak direnean, izan ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa, edo adopzioa, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:»

Sei.– Honela idatztia gelditzen da 41.2 artikuluaren f) letra:

«f) Apartatu honen b) letran jasota ez dauden desgaituen alde eratutako ondare babestuei egindako ekarpenetan»

Zazpi.– Honela gelditzen da idatzita VI bis kapituluaren eta 56 bis artikuluaren izenburuaren euskarazko bertsioa:

«Lekualdatutako pertsonen araubide berezia.»

Zortzi.– Honela idatzita gelditzen da 57.2 artikuluko h) letra:

«h) Foru arau honetako 36. artikuluan aipatzen den kapital higigarriaren zergaldi bakoitzeko etekin gisa hau egotziko da: aseguru hartzaileak inbertsioaren arriskua bereganatzen duen aseguru kontratuetan, polizari loturiko aktiboek zergaldi hasieran duten likidazio balioaren eta zergaldi amaieran dutenaren arteko diferentzia. Egotzitako zenbatekoak gutxitu egingo du kontratu horietan diru kopuruak jasotzetik sortutako etekina.

Zirkunstantzia hauetako bat gertatzen den kontratuetan, ez da aplikatuko denboraren araberako egozpenaren erregela berezi hau:

A) Hartzaileari ez ematea polizak eragindako inbertsioak aldatzeko ahalmena.

B) Hauek izatea hornidura matematikoen inbertsio gaiak:

Lehenengoa.– Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak, kontratuetan aurrez finkatuak, baldin eta inbertsio kolektiboko erakunde horiek Inbertsio Kolektiboei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen xedapenetara egokituta badaude edo Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko uztailaren 13an emandako 2009/651/EEE Zuzentarauan babesa badute.

Bigarrena.– Aseguru entitatearen balantzean bereizita adierazitako diren aktibo multzoak, baldintza hauek betetzen badira:

Momentu guztietan aseguru entitateak erabakiko du zer aktibo sartzen den bereizita aktibo multzo desberdin bakoitzean; ondorio horietarako, aktiboak aukeratzeko askatasun osoa izango dute entitate horiek, aktibo multzoaren arrisku profilari edo bestelako zirkunstantzia objektiboei buruz aurrez erabakitako irizpide orokorrei lotuta bakarrik.

Aktibo multzo bakoitzaren hornidura horiek, hain zuzen, aseguru eta berraseguru entitateen antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzko azaroaren 20ko 1060/2015 Errege Dekretuak 89. artikuluan jarritako arauak betetzen dituzten aktiboetan inbertitu beharko dira. Inola ere ezingo dira izan ondasun higiezinak edo higiezinen gaineko eskubide errealak.

Dena den, aktibo multzoek baldintza horiek betetzen dituztela ulertu behar da, baldin eta haien helburua hau bada: Europar Batasuneko bigarren mailako balore merkatu ofizialetako baten adierazgarri den burtsako edo errenta finkoko indize jakin bat erreproduzitzera zuzenduta dagoen inbertsio politika bat garatzea.

Hartzaileak ahalmen bakarra izango du, alegia aseguru entitateak aseguruaren hornidura matematikoa aktiboen zein multzo bereizitutan inbertitu behar duen aukeratzeko ahalmena. Inoiz ez du parte hartuko multzo bereizi bakoitzaren barruan hornidura horiek zein aktibo konkretutan inbertituko diren erabakitzerakoan.

Kontratu hauetan, hartzaileak edo aseguratuak kontratuetan berariaz izendatuta dauden inbertsio kolektiboko erakundeen edo aktibo multzo berezituen artean aukeratu ahal izango du polizan jasotako zehaztapenei jarraikiz, eta inoiz ere ezin izango da berezitasun singularrik ezarri hartzaile edo aseguratu bakoitzarentzat.

Letra honetan aipatzen diren baldintzak kontratuaren indarraldi osoan bete behar dira.»

Bederatzi.– Honela idatzita gelditzen da 70.1 artikuluko 7. ordinalaren bigarren paragrafoa:

«Era berean, zergadunarekin laugarren mailaraino, hori barne, zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harremana duten pertsonek edo haren ezkontideak edo haren izatezko bikoteak edo tutoretza edo harrera araubidean zergaduna beren kargura duten pertsonek edo hari dagokionez ordezkatzeko ahalmena duen kuradoretza gauzatzen duten pertsonek aseguru pribatu horiei ordaindutako primen kenkaria egin dezakete zerga oinarri orokorrean, kontuan hartuta foru arau honek ondorengo artikuluan jasotako murriztapen muga.»

Hamar.– Honela idatzita gelditzen dira 72.1 artikuluaren lehen tartekia eta a) letra:

«1.– Foru arau honen 70. artikuluan aipatzen diren gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpenak zerga oinarri orokorrean murriztu daitezke, baldin eta haiek egin badira 100eko 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisiko edo zentzumenezkoa duten pertsona desgaituen alde, 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun psikikoa duten desgaituen alde eta, Kode zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan ordezkatzeko ahalmena duen kuradoretzapean dauden pertsonen alde. Murriztapenak gehieneko muga hauek izango ditu:

a) Desgaituen alde egindako urteko ekarpenek 8.000 euroko muga izango dute ekarpena egiten duen pertsona bakoitzeko. Hori guztia, beren gizarte aurreikuspeneko sistemetan beren kabuz egin ditzaketen ekarpenak baztertu gabe, foru arau honek 71. artikuluan ezarritako mugen arabera.

Pertsona hauek egin ahal izango dituzte ekarpenak:

a') Desgaituaren zuzeneko nahiz zeharkako ahaideek, laugarren mailaraino, hura barne.

b') Desgaitasuna duen pertsonaren ezkontideak edo izatezko bikotekideak.

c') Desgaituarekin tutoretza edo harrera arrazoiengatik lotuta daudenek edo hari dagokionez ordezkatzeko ahalmena duen kuradoretza gauzatzen dutenek.

Kasu horietan, desgaituak onuradun bakar izendatu beharko dira, atzera egiteko aukerarik gabe, edozein kontingentziatarako.

Dena den, desgaituaren heriotzak alarguntza edo zurztasun prestazioak jasotzeko eskubidea sortu dezake, baita haren alde ekarpenak egin dituztenentzat ere euren ekarpenen proportzioan.»

Hamaika.– Honela idatzita gelditzen da 75. artikuluko 3. apartatua:

«3.– Zergadunaren karga orokorraren batez besteko tasa sozietateen gaineko zergaren tasa orokorra baino handiagoa denean, kuota osoari kopuru hau murriztuko zaio: aipatutako batez besteko tasaren eta sozietateen gaineko zergaren tasa orokorraren arteko diferentzia jarduera ekonomikoen etekin garbi positiboa osatzen duten ondare irabazien zenbatekoari aplikatuz ateratzen den emaitza.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzeari dagokionez, ondare irabazien zenbatekotik kendu egingo dira jardueraren etekin garbia zehazteko kontuan hartutako ondare galerak, halakorik badago.

Gainera, aurreko urteetako jarduera ekonomikoen saldo negatiboak konpentsatzen direnean, batez besteko karga tasa orokorraren eta apartatu honen lehen paragrafoan aipatutako sozietateen gaineko zergaren tasa orokorraren arteko diferentzia aplikatuko zaio jarduera ekonomikoen etekin garbi positiboa osatzen duten ondare irabazien zenbatekoa aplikatutako konpentsazioaren zenbatekoan gutxitzearen emaitzari.»

Hamabi.– Honela idatzita gelditzen da 82. artikuluaren 2. apartatuko azken paragrafoa:

«Orobat, kenkari hau aplikatu ahal izango da desgaitasuna edo mendetasuna duen zergadunarekin lotuta badago tutoretza edo harrera arrazoiak direla medio edo, bestela, Kode Zibilaren XI. tituluan jasotakoaren esparruan, zergadunak desgaituari dagokionez ordezkaritza ahalmena duen kuradoretza gauzatzen bada, betiere apartatu honetan jasota dauden gainerako zirkunstantziak betetzen direnean. Esandako tutoretza edo harrera adingabeak babesteko gaietan eskudun den entitate publikoarekin formalizatua izan behar da.»

Hamahiru.– Honela idatzita gelditzen dira 85. artikuluaren 1. eta 2. apartatuak:

«1.– Zergadunek 100eko 30eko kenkaria egin dezakete desgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik, urtean gehienez 3.000 euroraino, azaroaren 18ko 41/2003 Legeak jasotakoaren araberako ondare babestua bada. Lege hori desgaitasuna duten pertsonen ondare babesari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea nahiz zergei buruzko arautegia helburu horretarako aldatzeari buruzkoa da.

Aurreko paragrafoan jarritako muga desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko aplikatuko da, baldin eta haren ondare babestuari ekarpenak egiten bazaizkio.

2.– Aurreko apartatuko kenkaria zergadun hauek egin dezakete:

a) Desgaituaren zuzeneko nahiz zeharkako ahaideek –laugarren mailara bitartekoek barne.

b) Desgaitasuna duen pertsonaren ezkontideak edo izatezko bikotekideak.

c) Desgaituarekin tutoretza edo harrera arrazoiengatik lotuta daudenek edo hari dagokionez ordezkatzeko ahalmena duen kuradoretza gauzatzen dutenek.

Ondare babestuaren titularra den desgaituak berak egindako ekarpenek inoiz ere ez dute kenkari honetarako eskubidea sortuko.»

Hamalau.– Honela idatzita gelditzen dira 87 bis artikuluko 2. apartatuaren bigarren paragrafoa eta 5. apartatuko a) letra:

«Aurreko a) eta b) letretan xedatutakoaren arabera kalkulatutako kenkariaren oinarritik gutxitu egingo da, hala badagokio, zergadunak elementu horiek eskuratzeko jaso dituen dirulaguntza salbuetsien zenbatekoa.»

«a) 1. apartatuan aipatutako elementuetatik lortzen den energia zergadunaren ohiko etxebizitza energiaz hornitzeko erabili beharko da.

Kenkariaren onuradunak bizi beharko du ohiko etxebizitza horretan, jabe, errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa.»

Hamabost.– Honela idatzita gelditzen dira 89. artikuluko 1 apartatuaren a) eta b) letrak eta c) letraren a’) letra:

«a) Langileek lan egiten duten entitatea, betiere eskurapena egin aurreko bost urteetatik gutxienez bitan bertan lan egindakoak badira.

b) Langileek lan egiten duten entitatearen taldeko edozein entitate. Kasu honetan, ezinbesteko beharkizuna izango da eskurapena egin aurreko bost urteetatik gutxienez bitan jardun izana langileek taldeko entitateetan, eta, ondorio horietarako, taldea osatzen duen entitate multzoa hartuko da kontuan.»

«a') Partaide bakarrak apartatu honetako a) eta b) letretan aipatzen diren entitateetako langileak izatea, eta langile horiek eskurapena egin aurreko bost urteetatik gutxienez bitan lan egindakoak izatea bertan, letra horietan jasotako eran.»

Hamasei.– Honela idatzita gelditzen da 89. artikuluaren 4. apartatuko e) letra:

«e) Akzio edo partaidetzak 1. apartatuko a) eta b) letretan aipatzen diren entitateetan eskuratzen edo harpidetzen badira, langile bakoitzak zuzenean edo zeharka bertan izan dezakeen partaidetza, barruan sartuta ezkontidearena edo izatezko bikote lagunarena, aurreko ahaideena edo adoptatzaileena, ondorengo ahaideena eta adoptatuena, eta zeharkako ahaideena hirugarren graduraino, ezin da izan 100eko 40tik gorakoa apartatu honetako c) letran jasotako epean. Entitatea talde bateko kide bada, baldintza hori taldea osatzen duen entitate bakoitzari dagokionez bete beharko da.»

Hamazazpi.– Honela idatzita gelditzen da 89 quater artikuluaren 1. apartatua:

«1.– Zergadunek akzioak edo partaidetzak harpidetzen badituzte beraiek langile gisa jardungo duten entitateak eratzeko, zilegi izango dute zergaldian zehar helburu horretara eskudirutan bideratutako kopuruen 100eko 15 kentzea, gizonezkoen kasuan, eta 100eko 20, emakumezkoen kasuan.

Aplikatutako kenkaria ezingo da izan urtean 1.200 eurotik gorakoa eskuratzailea gizona denean, eta urtean 1.800 eurotik gorakoa emakumea denean.

Kuota nahikoa ez izateagatik kendu ez diren kopuruak ondorengo lau zergaldietako autolikidazioetan aplikatu ahal izango dira, betiere aurreko muga errespetatuz.

Zergaldi jarraituetan zehar zergadun bakoitzak artikulu honen arabera kendutako zenbatekoen batura ezingo da izan 6.000 eurotik gorakoa, eskuratzailea gizonezkoa denean, edo 8.000 eurotik gorakoa, emakumezkoa denean.»

Hemezortzi.– Aldatu egiten dira 89 quater artikuluaren 2. apartatuko f) eta g) letrak, eta h) letra berri bat gehitzen zaio. Hona hemen haien edukia:

«f) Langile bakoitzak entitatean duen partaidetza, zuzenekoa zein zeharkakoa, barruan sartuta ezkontidearena edo izatezko bikote lagunarena, aurreko ahaideena edo adoptatzaileena, ondorengo ahaideena eta adoptatuena, eta zeharkako ahaideena –hirugarren gradura bitartekoak barne–, ezin da izan 100eko 40etik gorakoa.

g) Partaidetzaren 100eko 40 langileen esku egon behar da gutxienez.

h) Entitatea eratzeko akzio edo partaidetzen harpidetzan gutxienez zortzi langilek hartu behar dute parte.

Dena den, baldin eta eratutako entitatea sorrera berriko entitate berritzailetzat hartuta badago aipatutako foru arauaren 89 ter artikuluko 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, nahikoa izango da harpidetzan hiru langilek parte hartzea.»

Hemeretzi.– Honela idatzita gelditzen da 97. artikuluaren 1. apartatua:

«1.– Familia unitatea osatzen dute legez banandu gabeko ezkontideek eta izatezko bikoteko lagunek, bai eta, halakorik badago, hauek ere:

a) Seme-alaba adingabeak, gurasoen edo adoptatzaileek adostasunez haiengandik aparte bizi direnak izan ezik.

b) Adin nagusiko seme-alabak, baldin eta, Kode Zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan, ordezkatzeko ahalmena duen kuradoretzapean badaude, betiere kuradoretza hori gurasoek edo adoptatzaileek gauzatzen badute.»

Hogei.– Honela idatzita gelditzen da 104.1 artikuluaren c) letraren euskarazko bertsioa:

«c) Pertsona lekualdatuen araubide berezia, 56 bis artikuluan arautua.»

Hogeita bat.– Honela idatzita gelditzen da 115. artikuluaren k) letra:

«k) Sektore publikorako, ematen dituzten laguntza publiko, prestazio eta dirulaguntzei dagokienez.»

Hogeita bi.– 117 bis artikuluaren 1. apartatuari c) letra bat gehitzen zaio, 4. eta 5. apartatuak aldatzen dira eta 6. apartatu bat gehitzen zaio. Honela idatzita gelditzen dira:

«c) TicketBAI fitxategiak Zerga Administrazioari geroratuta ez bidaltzea, TicketBAI betebeharrari buruzko araudi erregulatzailearen arabera horretarako jarritako baldintzetan eta epearen barruan, baldin eta aldez aurretik egiaztatu badute sarerako estaldurarik eza eta sarerako sarbiderik eza, eta horretarako ebazpen bat badute.»

«4.– Aurreko 1. apartatuko c) letran jasotako arau hausteari lotutako zehapenak diruzko isuna izango dira, artikulu honen 2. apartatuan xedatutakoa aplikatzetik ondorioztatzen diren isunen erdiari dagokiona.

5.– Artikulu honetan ezarritako arau hausteak eta zehapenak bateragarriak izango dira martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 206. artikuluan jasotakoekin.

Hala ere, aurreko 2. apartatuan jasotako zehapenetako bat ezartzen denean, ez da bidezkoa izango martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 206.2.b) artikuluaren bigarren paragrafoan jasotzen duen zehapena ezartzea.

6.– Aurreko 2., 3 eta 4. apartatuetan xedatutakoaren arabera ezarritako zehapenei aplikagarri izango zaie, hala badagokio, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 192. artikuluaren 5. apartatuan jasotako murriztapena.»

Hogeita hiru.– Honela idatzita gelditzen da 118. artikuluaren euskarazko bertsioa:

«118. artikulua.– Jurisdikzio arloa.

Administrazioarekiko auzi jurisdikzioa izango da, ekonomiko-administratibo bidea amaitu ondoren, jurisdikzio bakarra administrazioaren eta zergadun, atxikitzaile eta gainerako zergapekoen artean gerta daitezkeen gatazkak erabakitzeko, foru arau honetan aipatzen den edozein gairi dagokionez.»

Hogeita lau.– Honela idatzita gelditzen da hamaikagarren xedapen gehigarria:

«HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ordezkatzeko ahalmena duen kuradoretzapean dauden pertsonen zerga araubidea.

Foru arau honetan 100eko 65eko desgaitasun maila edo handiagoa duten desgaituen alde jasotako xedapen espezifikoak aplikatuko zaizkie, halaber, Kode Zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan, ordezkatzeko ahalmena duen kuradoretzapean dauden desgaituei, nahiz eta maila horretara iritsi ez.»

Hogeita bost.– Eduki hau ematen zaio hamahirugarren xedapen iragankorrari:

«HAMAHIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Desgaitasuna duten pertsonei haien gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzea.

Honako hau aplikatuko da, harik eta berrikusten diren arte ekainaren 2ko 8/2021 Legeak, desgaitasuna duten pertsonei haien gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko legedia zibila eta prozesala erreformatzen duenak, bosgarren xedapen iragankorrean eta hura garatzen duten xedapenetan jasotakoa aplikatuz desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko aurrez ezarritako neurriak:

a) Foru arau honen 70., 72., 82., 85. artikuluetan eta hamaikagarren xedapen gehigarrian kuradoretzapean dauden eta ordezkatzeko ahalmenak dituzten pertsonei eta ordezkatzeko ahalmen horiek gauzatzen dituztenei buruz egindako aipamenak, hurrenez hurren, Kode Zibilean ezarritako kausen ondorioz judizialki aitortutako ezintasuna duten pertsonei egindakotzat hartuko dira, eta aurrekoei dagokienez tutore kargua betetzen dutenei egindakotzat.

b) 97. artikuluan ordezkatzeko ahalmena duten kuradoretzapean dauden seme-alaba adinekoei egindako aipamenak judizialki ezgaituta dauden eta guraso ahal luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alaba adindunei egindakotzat hartuko dira.»

3. artikulua.– Aldatzea urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako ondorioekin, aldaketa hauek sartzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauan:

Bat.– Honela idatzita gelditzen dira 14.1 artikuluko a) letra:

«a) Zergaldiko laurogeita hamar egunetan gutxienez, zergadunaren aktiboaren erdia baino gehiago balorez osatua izatea edo jarduera ekonomikoei lotuta ez egotea.

Aktiboaren erdia baino gehiago balorez osatua diren edo jarduera ekonomikoei lotuta ez dagoen zehazteko, zatiketa honen emaitza hartuko da kontuan, emaitza hori 100eko 50etik gorakoa izan behar delarik:

– Zenbakitzailean, artikulu honetan xedatutakoa aplikatuz hurrenez hurren balore gisa zenbatzen diren edo jarduera ekonomikoei lotu gabeko aktibotzat hartzen diren baloreen eta ondare elementuen batura.

– Izendatzailean, balore guztiek osatzen duten sozietatearen aktibo osoa, barnean sartuta a) letra hau betetzeko kontuan hartzen ez direnak, atxikitako ondare elementuak eta atxiki gabeak. Ondorio horietarako, jarduera ekonomikotik datozen banatu gabeko mozkinek ez dute guztizko aktibo horren zenbatekoa gutxituko.

Jarduera ekonomikorik dagoen edo ondare elementuren bat hari atxikita dagoen erabakitzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan xedatutakoari jarraituko zaio.

Hala aktiboaren balioa nola jarduera ekonomikoei loturik ez dauden ondare elementuen balioa kontabilitatetik ateratzen dena izango da, baldin eta kontabilitateak sozietatearen ondarearen benetako egoera zehaztasunez islatzen badu.»

Bi.– Honela idatzita gelditzen da 14.2 artikuluaren a) letraren laugarren gidoia:

«– Gutxienez boto eskubideen 100eko 5 edo, baldin eta sozietate partaidetuaren akzioek bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen badute, haien 100eko 3 ematen duten eta partaidetza zuzentzeko eta kudeatzeko helburuarekin eskuratu diren baloreak, baldin eta materialen eta pertsonen behar bezalako antolaketa badago horretarako eta partaidetutako entitateak ez badu betetzen aurreko 1. apartatuko a) letran ezartzen den beharkizuna.»

Hiru.– Honela idatzita gelditzen da 39.5 artikuluko d) letra:

«d) Enpresa jarduerak egiteari lotuta dauden ondare elementuen suntsipena, suak, uholdeak, hondorapenak edo sumendien erupzioak edo bestelako zirkunstantzia naturalek eragindakoa, konpontzeko diren laguntza publikoak jasotzea.»

Lau.– Aldatu egiten dira 64 bis.2 artikuluaren bigarren eta hirugarren paragrafoak, eta azken paragrafo bat gehitzen zaio haren d) letrari. Hona hemen haien edukiak:

«d) letra honetan aipatzen den finantzaketa kontratua proiektua exekutatzen hasi aurretik formalizatu beharko da, nahiz eta haren exekuzioaren lehendabiziko bederatzi hilabeteetan ere formalizatu ahal izango den, baldin eta artikulu honetako 7. apartatuan aipatutako txostena proiektua exekutatzen hasi aurretik edo haren exekuzioaren lehendabiziko hiru hilabeteetan eskatu bada eta kontratuaren exekuzioa hasten den zergaldiari dagokion autolikidazioa aurkezteko epea amaitu gabe badago.

Aurreko paragrafoaren azken tartekian jasotako kasuan, finantzaketa kontratuari 7. apartatuan aipatzen den txosten eskaeraren kopia erantsi beharko zaio, eta aurreko 1. apartatuan xedatutakoa aplikatuko bada, aipatutako txostena jaso beharko da.»

Bost.– 8. apartatu bat gehitzen zaio 64 bis artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«8.– Gerora sortutako zirkunstantzia tekniko edo ekonomikoak gertatzen direnean, zergadunek zerga Administrazioari baimena eskatu ahal izango diote abian diren ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko proiektuen finantzaketa kontratuak aldatu ahal izateko, zirkunstantzia horien arabera ordainketen eta gastu eta inbertsioen egutegia berregokitu dezaten.

Halaber, finantzatzailearen kaudimenarekin lotutako salbuespenezko kasuak gertatzen direnean, zerga Administrazioaren baimena eskatu ahal izango da ikerketa, garapeneko edo berrikuntza teknologikoko proiektu bat finantzatzeko jada formalizatutako kontratuetan parte hartzen duen zergadunaren egoeran subrogatzeko.

Baimen eskaerak ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduko 44. artikuluan jasotako prozeduraren arabera izapidetuko dira. Eskaerak hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, aurreko paragrafoetan aipatutako zirkunstantziak gertatzen direnetik aurrera.»

Sei.– Honela idatzita gelditzen da 77.1 artikuluaren lehen paragrafoa:

«Arrisku kapitaleko entitateek, zeinak araututa baitaude azaroaren 12ko 22/2014 Legean (arrisku kapitaleko entitateak, inbertsio kolektiboko bestelako entitate itxiak eta inbertsio kolektiboko entitate itxien entitate kudeatzaileak arautu eta Inbertsio kolektiboko entitateen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen du lege horrek), foru arau honetako 34. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako araubidea aplikatu ahal izango diete lege horren 3. eta 9. artikuluetan adierazten diren arrisku kapitaleko enpresa edo entitateen kapitalean edo funts propioetan parte hartzearen balore adierazgarriak eskualdatzeagatik lortzen dituzten errentei, foru arau honen 33.1 artikuluko a) eta c) letretan jasotakoa bete edo ez, baldin eta partaidetza eskuratu denetik hamabost urte igaro ez badira.»

Zazpi.– Honela idatzita gelditzen da 77. artikuluko 8. apartatua:

«8.– Errentak zerga oinarrian ez integratzeko erregelak, aurreko 3. eta 4. apartatuan aurreikusiak, berdin aplikatuko zaizkie urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 34. artikuluaren f) letran adierazitako kopuruekin bat datozen errentei.»

Zortzi.– Honela idatzita gelditzen da 122 bis artikuluko 1. apartatuaren azken paragrafoa:

«Dena den, aurreko apartatuan aipatutako entitate partzialki salbuetsiek ez dute betebehar hori izango aurreko azken aurreko zergaldian zerga honetan aitorpenik aurkeztera behartuta egon ez direnean foru arau honek 126. artikuluan jasotako beharkizunak betetzeagatik.»

Bederatzi.– 133 bis artikuluaren 1. apartatuari c) letra gehitzen zaio, 4. eta 5. apartatuak aldatzen dira eta 6. apartatu bat gehitzen zaio. Honela idatzita gelditzen dira:

«c) TicketBAI fitxategiak Zerga Administrazioari geroratuta ez bidaltzea, TicketBAI betebeharrari buruzko araudi erregulatzailearen arabera horretarako jarritako baldintzetan eta epearen barruan, baldin eta aldez aurretik egiaztatu badute sarerako estaldurarik eza eta sarerako sarbiderik eza, eta horretarako ebazpen bat badute.»

«4.– Aurreko 1. apartatuko c) letran jasotako arau hausteari lotutako zehapenak diruzko isuna izango dira, artikulu honen 2. apartatuan xedatutakoa aplikatzetik ondorioztatzen diren isunen erdiari dagokiona.

5.– Artikulu honetan ezarritako arau hausteak eta zehapenak bateragarriak izango dira martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 206. artikuluan jasotakoekin.

Hala ere, aurreko 2. apartatuan jasotako zehapenetako bat ezartzen denean, ez da bidezkoa izango martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 206.2.b) artikuluaren bigarren paragrafoan jasotzen duen zehapena ezartzea.

6.– Aurreko 2., 3 eta 4. apartatuetan xedatutakoaren arabera ezarritako zehapenei aplikagarri izango zaie, hala badagokio, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 192. artikuluaren 5. apartatuan jasotako murriztapena.»

Hamar.– Honela idatzita gelditzen da zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatua:

«4.– Xedapen gehigarri honen 1. apartatuan aipatutako eragiketen ondorioz hiri lurrak eskualdatzen direnean, uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Arauaren 1.2 artikuluaren b) letran xedatutakoa aplikatuko da.»

Hamaika.– Beste xedapen iragankor bat gehitzen da, hogeita hamargarrena, eduki hau duena:

«HOGEITA HAMARGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Mozkinak berdintzeko erreserba bereziari 2022ko ekitaldiaren aurretik egindako zuzkidurei dagokienez aplikatu beharreko araubide iragankorra.

Foru arau honetako 52. artikuluan aipatutako mozkinen berdinketarako erreserba bereziaren zuzkidurara bideratutako zenbatekoei dagokienez 2017tik 2021era bitarteko zergaldietan –biak barne– beren zerga oinarria murriztu duten zergadunek foru arau honetako 52. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoa aplikatuko dute, betiere 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako indarrean dagoen idazkera kontuan hartuta, data horretatik hasten den lehendabiziko zergaldiaren lehen egunean konpentsatzeko dauden zenbateko horiei dagokienez.

Dena den, eta konpentsatzeko dauden zenbateko horiei dagokienez bakarrik, zergadunak aukeran izango du foru arau honetako 52. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoa aplikatzea, betiere 2021eko zergaldirako indarrean dagoen idazkera kontuan hartuta. Kasu horretan, baldin eta erreserba berezia zuzkitu den zergaldiaren azken egunaren ondorengo eta jarraiko bost urteko epea igaro bada, eta zergadunak zerga oinarri negatiborik aurkeztu ez badu edo 2017tik 2021era bitarteko zergaldietako batean (biak barne) kendutako zenbatekoak osorik aplikatzeko adinako zenbatekorik ez badu, gainerako zenbatekoak aipatutako epea betetzen den zergaldiko zerga oinarria handituko du, eta aipatutako zenbatekoaren 100eko 10eko zuzenketa positibo gehigarria egingo da.»

4. artikulua.– Aldatzea ekainaren 11ko 2/2018 Foru Araua, Ondarearen gaineko Zergarena.

Aldaketa hauek sartzen dira Ondarearen gaineko Zergaren ekainaren 11ko 2/2018 Foru Arauan:

Bat.– Honela idatzita gelditzen da 6.bi artikuluko c) letra:

«c) Zergadunak entitatearen kapitalean duen partaidetza gutxienez 100eko 5ekoa edo, sozietate partaidetuko akzioek bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen badute, 100eko 3koa izatea, banaka konputatuta, edo 100eko 20koa, harenarekin batera ezkontidearena, izatezko bikote lagunarena, aurreko zein ondorengo ahaideena, edo laugarren mailako alboko ahaideena konputatuta, izan ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa, edo adopzioa. Ahaidetasun taldea mugatzeari begira, erreferentziazko pertsona zergaduna izango da.»

Bi.– Honela idatzita gelditzen da 6.sei.c) artikuluaren a’) letra:

«a’) Bigarren mailako merkatu ofizialetan kotizatutako baloreei, baldin eta zergadunak gutxienez boto eskubideen 100eko 3 badu eta partaidetzok baliabide pertsonal eta materialak egoki antolatuz zuzendu eta kudeatzen baditu.»

Hiru.– Bederatzi eta hamar apartatuak gehitzen zaizkio 6. artikuluari, eta honela idatzita gelditzen dira:

«Bederatzi.– Zergatik salbuetsita egongo dira, era berean, entitateen kapitaleko edo ondareko partaidetzen gaineko jabetza osoa, jabetza soila eta biziarteko gozamen eskubidea, merkatu antolatuetan kotizatu edo ez, honako baldintza hauek betetzen direnean:

a) Entitateak partaidetza desegitea eragiten duen kapital zabalkuntzako eragiketa bat egin izana.

b) Eragiketa horren ondorioz partaidetza portzentajea 100eko 5etik edo 100eko 3tik behera murriztea, aurreko bi apartatuko c) letran jasotako moduan.

c) Aurreko letretan jasotako kapital zabalkuntzaren eragiketaren aurreko lehen sortzapenaren unean zergadunak artikulu honen bi apartatuan jasotako salbuespena aplikatzeko baldintzak bete izana.

d) Aurreko bi apartatuaren a), b) eta d) letretan jasotako baldintzak betetzea. Ondorio horietarako, ez dira baloretzat hartuko bederatzi paragrafo honetan jasotakoaren arabera salbuetsita egon daitezkeen partaidetzak.

e) Aurreko bi apartatuaren c) letran jasotako baldintza betetzea, honela kalkulatuta: zenbakitzailean, zergadunaren partaidetzen balio nominal osoa, eta izendatzailean, entitatearen kapital soziala, kapital zabalkuntzako eragiketaren aurreko momentuan, partaidetzaren portzentajea 100eko 5etik edo 100eko 3tik behera murrizten duena, apartatu honen b) letran aipatua.

Aurreko letretan berariaz jaso ez den guztian, artikulu honen bi apartatutik seira bitartean xedatutakoa aplikatuko da. Dena den, sei apartatuaren c) letraren a’) letran jasotako 100eko 3ko portzentajea txikiagoa izan daiteke, hala badagokio.

Hamar.– Zergatik salbuetsita egongo dira, era berean, entitateen kapitaleko edo ondareko partaidetzen gaineko jabetza osoa, jabetza soila eta biziarteko gozamen eskubidea, merkatu antolatuetan kotizatuta edo ez, honako baldintza hauek betetzen direnean:

a) Familia taldeko kideen arteko enpresa kudeaketako ondorengotza prozesuen ondorioz, non partaidetza kosturik gabe eskualdatu baitzaie bi apartatuko c) letran jasotako ahaidetasun taldeko pertsonei edo ahaidetasun talde horretan sartuta ez dauden beste ahaide batzuei, izan ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa, edo adopzioa, ez betetzea letra horretan jasotako partaidetza bateratuko 100eko 20ko portzentajea.

b) Zergadunaren partaidetza guztiak, bere ezkontidearekin, izatezko bikotekidearekin, aurreko ahaideekin, ondorengoekin edo albokoekin batera, izan ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa, edo adopzioa, pertsona horien partaidetza horiek entitatean edo beste enpresa talde batean edukitzera bideratutako entitate baten bitartez izatea, zuzenean edo zeharka.

c) Partaidetzak dituen entitateak 100eko 25etik gorako partaidetza portzentajea izatea artikulu honetako bi apartatuaren a) eta b) letretan jasotako beharkizunak betetzen dituen entitatearen kapitalean, eta paragrafo honen b) letran aipatutako pertsonetako batek aipatutako bi apartatuaren d) letran jasotako beharkizuna betetzea. Kasu horretan, apartatu honen b) letran aipatzen diren pertsona guztiei aplikatuko zaie salbuespena.

Aurreko letretan espresuki jaso ez den guztian, artikulu honetako bi apartatutik seira bitartean xedatutakoa aplikatuko da.»

5. artikulua.– Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren martxoaren 10eko 2/2022 Foru Araua aldatzea.

Aldaketa hauek egiten dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren martxoaren 10eko 2/2022 Foru Arauan:

Bat.– Honela idatzita gelditzen da 44. artikuluko 3. apartatuaren lehen paragrafoa:

«3.– Izan ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa, edo adopzioa, hildakoaren ezkontideak, izatezko bikotekideak, aurreko edo ondorengo ahaideek edo laugarren mailarainoko alboko ahaideek "mortis causa" eskuratzen badituzte banakako enpresa bat, negozio profesional bat, entitateetako partaidetzak edo haien gaineko gozamen eskubideak, eta eskurapen horiei aplikagarri bazaie Ondarearen gaineko Zergari buruzko ekainaren 11ko 2/2018 Foru Arauak 6. artikuluko bat apartatutik seira bitartean araututako salbuespena, eskurapenak 100eko 95eko murriztapena izango du zerga oinarrian, betiere eskuratutakoari 5 urtez eusten bazaio, kausatzailea hiltzen denetik aurrera, salbu eta eskuratzailea epe horretan hiltzen denean edo enpresa edo entitatea konkurtso prozedura baten ondorioz likidatzen denean.»

Bi.– Honela idatzita gelditzen da 44. artikuluko 4. apartatuaren lehendabiziko paragrafoaren sarrera:

«4.– Eskualdatzailearen ezkontideak edo izatezko bikotekideak, aurreko ahaideek edo adoptatzaileek, edo ondorengo ahaideek edo adoptatuek edo alboko ahaideek (laugarren mailaraino), izan ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa, "inter vivos" eskuratzen badituzte banakako enpresa bat, negozio profesional bat edo entitateetako partaidetzak, eta eskurapenari aplikagarri bazaio Ondarearen gaineko Zergari buruzko ekainaren 11ko 2/2018 Foru Arauak 6. artikuluko bat apartatutik seira bitartean araututako salbuespena, 100eko 95eko murriztapena izango du zergaren zerga oinarrian, betiere baldintza hauek betetzen badira:»

6. artikulua.– Aldatzea Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araua.

Aldaketa hauek sartzen dira Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauan:

Bat.– Honela idatzita gelditzen da 35. artikulua:

«35. artikulua.

Erregelamenduz ezarriko dira efektu tinbredunen forma, estanpazioa, mota, ezaugarriak eta zenbakiak, haien tinbratze zuzena lortzeko kasuak eta prozedura, efektu horiek trukatzeko baldintzak eta haiek baliogabetzeko modua.»

Bi.– Honela idatzita gelditzen da 41.I artikuluaren B) letraren 39. zenbakia:

«39.– Hipoteka mailegu eta kredituen kontratu berritzeak formalizatzeko eskriturek ez dute ordaindu beharko zerga honen egintza juridiko dokumentatuen modalitateko notario agirien kuota gradualik, baldin eta honako zuzenbidezko arau hauen babesean egiten badira: Baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko presako neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua, COVID-19aren Inpaktu Ekonomiko eta Sozialari aurre egiteko Ezohiko Premiazko Neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretua eta Ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka maileguen interes tasen igoera arintzeko Jardunbide Egokien Kodea ezarri, baliabiderik gabeko hipoteka zordunak babesteko premiazko neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua aldatu eta hipoteka maileguen merkatua hobetzeko egiturazko beste neurri batzuk hartzen dituen azaroaren 22ko 19/2022 Errege Lege Dekretuaren bidez sartzen den Jardunbide Egokien Kodea.»

Hiru.– 45. zenbakia gehitzen zaio 41.I.B) artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«45.– Kalte-ordainak ordaintzeko edozein tituluren bidez ondasunak edo eskubideak eskualdatzea, judizialki aitortutako zenbatekoan, seme-alaben mesedetan eta tutoretza, jagoletza eta zaintzara lotuta dauden edo haien gaitasun juridikoa behar bezala gauzatzeko laguntza neurriak jarrita dituzten adingabeen edo desgaituen mesedetan, baldin eta haiek emakumeen aurkako bortxakeria matxistaren ondorioz hildako emakumeek gauzatzen badituzte, betiere legean edo Espainiak berretsitako nazioarteko tresnetan zehazten den moduan.»

Lau.– 46. zenbakia gehitzen zaio 41.I.B) artikuluari, eduki hau duena:

«46.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako pizgarri fiskalei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauaren 4. eta 5. artikuluetan ezarritako beharkizunak betetzen dituzten entitateek egindako eskualdaketak eta gainerako egintza eta kontratuak, honako hauek aplikatzen badituzte: uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea, Fundazioen eta babes jardueren zerga araubidea arautzen duena; martxoaren 20ko 4/2019 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko Entitateen zerga araubideari eta Mezenasgorako Pizgarri Fiskalei buruzkoa; uztailaren 12ko 16/2004 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko Entitateen zerga-araubideari eta Mezenasgorako Zerga Pizgarriei buruzkoa; abenduaren 23ko 49/2002 Legea, irabazi asmorik gabeko entitateen eta mezenasgoaren aldeko pizgarri fiskalei buruzkoa; edo aurretik aipatutakoak ordezkatzen duten zuzenbidezko arauak. Era berean, 3/2004 Foru Arauaren 18. artikuluko i) letraren bigarren paragrafoan aipatutako organismoek eta entitateek egindako eskualdaketak eta gainerako egintza eta kontratuak.»

7. artikulua.– Aldatzea uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoa.

3. apartatu bat gehitzen zaio Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 9. artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«3.– Era berean, toki entitateek hobariak onetsi ahal izango dituzte foru arau honetako III. Kapituluko 3. Sekzioaren arabera ezarritako udal tasen zenbatekoaren gainean.»

8. artikulua.– Aldatzea uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarena.

f) letra bat gehitzen zaio Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauaren 15.1 artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«f) Zergaren kuota osoaren 100eko 50erainoko hobari bat, ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatua dituzten ondasun higiezinen alde. Hobari hori aplikatuko bada, instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa izan behar dute. Hobari honen gainerako alderdi substantiboak eta formalak ordenantza fiskalean zehaztuko dira.»

9. artikulua.– Aldatzea apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren testu bategina onartzen duena.

Gidoi bat gehitzen zaio apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak onartutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bategineko 12.1 artikuluaren d) letrari. Hona hemen haren edukia:

«– Jarduera ekonomikoari lotutako lokaletan ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatzea. Hobari hori aplikatuko bada, instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa izan behar dute.»

10. artikulua.– Aldatzea Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren uztailaren 5eko 15/1989 Foru Araua.

Aldaketa hauek sartzen dira Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauan:

Bat.– Letra berri bat, f), gehitzen zaio 5.1 artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«f) 100eko 90erainoko hobari bat ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko beharrezkoak diren eraikuntza, instalazio edo obren alde. Hobari hori aplikatuko bada, instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa izan behar dute.»

Bi.– Paragrafo berri bat, azken aurrekoa, gehitzen zaio 5. artikuluaren 2. apartatuari. Hona hemen haren edukia:

«Aurreko 1. apartatuko f) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio aurreko 1. apartatuko a), b), c), d) eta e) letretan aipatutako hobariak aplikatzetik ateratzen den kuotari.»

11. artikulua.– Aldatzea uztailaren 5eko 16/1989 Foru Araua, Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergarena.

Aldatu egiten da Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 1.2 artikuluaren b) letraren lehendabiziko paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen da:

«b) Hiri lurren balio gehikuntza, baldin eta Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak VI. tituluaren VII. kapituluan jasotako araubide berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketen ondorioz gertatu bada, salbu foru arau horrek 111. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurren gaineko eragiketak, lurrak jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

Aipatutako lurrak geroago eskualdatzen badira, ulertuko da aipatutako VI. tituluaren VII. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez duela etengo balio gehikuntza agerian jarri den urte kopurua.»

12. artikulua.– Aldatzea apirilaren 7ko 3/2004 Foru Araua, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoa.

6. apartatu bat gehitzen zaio irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren zerga pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauaren 17. artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«6.– Zerga Administrazioaren egiaztapen ahalmenak eragotzi gabe, artikulu honetan ezarritako salbuespenak aplikatuko zaizkie, halaber, foru arau honetako 4. eta 5. artikuluetan ezarritako beharkizunak bete eta honako hauek aplikatzen dituzten entitateei: uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea, Fundazioen eta babes jardueren zerga araubidea arautzen duena; martxoaren 20ko 4/2019 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko Entitateen zerga araubideari eta Mezenasgorako Zerga Pizgarriei buruzkoa; uztailaren 12ko 16/2004 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko entitateen zerga-araubideari eta Mezenasgorako Zerga Pizgarriei buruzkoa; abenduaren 23ko 49/2002 Legea, irabazi asmorik gabeko entitateen eta mezenasgoaren aldeko pizgarri fiskalei buruzkoa; edo aurretik aipatutakoak ordezkatzen duten zuzenbidezko arauak. Era berean, foru arau honetako 18. artikuluaren i) letraren bigarren paragrafoan aipatutako organismo eta entitateei ere aplikatuko zaizkie.»

13. artikulua.– Aldatzea azaroaren 14ko 4/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzen duena.

Aldatu egiten da Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzeko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Arauaren 12. artikuluaren 5. apartatua, eta honela idatzita gelditzen da:

«5.– Zergaren kuota likidoa kalkulatzeko, kuotan aplikatuko diren kenkari bakarrak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauak 51. artikuluaren 8. apartatuan eta 85., 88. eta 91. artikuluetan ezarritakoak izango dira.»

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Zerga araudia egokitzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, 8. artikuluan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 13. artikuluaren 5. apartatuan jasotako zerga arloko foru dekretu arauemaileen bidez, urtebeteko epean egokituko du maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberei jarraituz arautu behar diren zergei buruzko erregulazioa.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Jarduera eteteagatik ezarritako prestazioak, COVID-19aren birusaren hedapena geldiarazteko neurrien ondorioz jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoentzat.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, jarduera ekonomikoen etekintzat hartuko dira jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek jarduera uzteagatik prestazio gisa jasotako zenbatekoak, hain zuzen ere jarraian aipatzen diren xedapenetan araututa daudenak:

– Enplegua babesteko, ekonomia berreskuratzeko eta lan merkatua hobetzeko premiazko neurriei buruzko irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege Dekretuko 9., 10., 11. eta 12. artikuluak.

– Otsailaren 22ko 2/2022 Errege Lege Dekretuko 2. artikulua. Aipatutako errege lege dekretuaren bidez, presako neurriak hartzen dira langile autonomoak babesteko, enplegua defendatzeko egiturazko mekanismoetarantz trantsizioa egiteko eta La Palma uharteko suspertze ekonomiko eta sozialerako, eta zaurgarritasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko neurri jakin batzuk luzatzen dira.

– Ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuko 26. artikulua. Aipatutako errege lege dekretuaren bidez, hartu eta luzatu egiten dira Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, zaurgarritasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko eta La Palma uhartearen susperraldi ekonomiko eta sozialerako neurri jakin batzuk.

– Aurrekoak ordezkatzen dituzten gainerakoak.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Mikroenpresek edo enpresa txikiek garatutako ikerketa eta garapen proiektuetan edo berrikuntza teknologikokoetan parte hartzea.

1.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauren 13. artikuluan jasotakoari jarraituz, 2023an mikroenpresatzat edo enpresa txikitzat hartzen diren entitateek garatutako ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko proiektuen finantzaketan parte hartzen duten sozietateen gaineko zergaren zergadunek foru arau horren 64 bis artikuluan jasotako kenkaria aplikatu ahal izango dute, bertan xedatutakoaren arabera eta berezitasun hauek kontuan hartuta:

a) Zergaren foru arauak 64 bis artikuluaren 2. apartatuko c) letran xedatutako betebeharra ez da aplikatuko.

b) Artikulu horretako 5. apartatuaren lehen paragrafoan xedatutako muga ez da aplikatuko.

c) Artikulu horretako 5. apartatuaren bigarren paragrafoan xedatutako muga 1.000.000 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko.

2.– Aurreko apartatuan xedatutakoa ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko proiektu hauei aplikatuko zaie:

a) 2023an hasitakoei.

b) 2024an hasitakoak, 2023an formalizatzen denean 64 bis artikuluko 2. apartatuaren d) letran aipatutako finantzaketa kontratua.

c) 2023. urtearen aurretik hasitakoak, baldin eta finantzaketa kontratua zergaren foru arauaren 64 bis artikuluko 8. apartatuan xedatutakoaren arabera aldatu bada.

3.– Halaber, artikulu honetan araututako kenkaria aplikatu ahal izango dute establezimendu iraunkor bidez diharduten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 10eko 16/2014 Foru Araua aplikatu behar bazaie, baldin eta zergadun horien zerga egoitza ez badago kokatuta zergarik gabeko edo paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean, martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, hamargarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraituz.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Aparteko neurriak 2022ko zergaldian pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate sinplifikatuan zehazteko.

1.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren 28. artikuluko 1. apartatuaren b) letran ezarritakoaren arabera, amortizazioengatik, narriadurak eragindako galerengatik, errentamendu, lagapen edo balio galera gastuengatik, eta gastu justifikagaitzengatik oro har aplika daitekeen gutxipen portzentajea 100eko 15 izango da 2022ko zergaldirako.

2.– Urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 31. artikuluaren 1. apartatuko a) letran ezarritakoaren arabera, nekazaritza eta abeltzaintza jarduerei gastu kengarri gisa aplikatuko zaien gutxipen portzentajea 100eko 70 izango da 2022ko zergaldirako.

3.– Urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 31. artikuluaren 1. apartatuko b) letran ezarritakoaren arabera, nekazaritza eta abeltzaintza jarduerei gastu kengarri gisa aplikatuko zaien gutxipen portzentajea 100eko 70 izango da 2022ko zergaldirako.

4.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera, eta foru arau bereko 28. artikuluko 1. apartatuaren b) letrara egindako igorpenaren ondorioz, merkantzien errepide bidezko garraio jarduerei amortizazioengatik, narriadurak eragindako galerengatik, errentamendu, lagapen edo balio-galera gastuengatik, eta gastu justifikagaitzengatik aplikatuko zaien gutxipen portzentajea 100eko 70 izango da 2022ko zergaldirako.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– 2022ko zergaldian mikroenpresek zergaldian sozietateen gaineko zergan aplikatu dezaketen zerga konpentsazioa.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 32. artikuluko 4. apartatuan ezarritakoaren arabera, mikroenpresek beren tamainak dakartzan zailtasunengatik zerga oinarrian konpentsazio gisa aplika dezaketen gutxipen portzentajea 100eko 15 izango da 2022ko zergaldirako.

XEDAPEN INDARGABETZAILE

Indarrik gabe gelditzen dira foru arau honetan jasotakoarekin bat ez datozen maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aldatzea uztailaren 9ko Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondarearen 8/1996 Foru Araua.

Aldaketa hauek sartzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondarearen uztailaren 9ko 8/1996 Foru Arauan:

Bat.– Honela idatzita gelditzen da 40. artikulua:

«40. artikulua.– Sozietateetako akzio eta partaidetzak eskuratzea.

1.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauan ezarritakoa eragotzi gabe, merkataritzako foru sozietateei dagokienez, edozein motatako sozietatetan akzio edo partaidetzak eskuratzea Diputatuen Kontseiluak baimendu behar du, enpresa ondarearen kudeaketaren arloan eskumena duen departamentuko foru diputatuak eta gaian interesa duen departamentuko foru diputatuak edo 3. artikuluan aipatutako entitateak menpean dituen departamentuko foru diputatuak batera proposatuta, behin azken departamentu horrek txostena egin ondoren. Balorazio ekonomikoa izan dezaketen ondarezko ondasun edo eskubideetan ekarpena egitea erabaki ahal izango da.

Aurrekoa gorabehera, edozein motatako sozietateetako akzioak edo partaidetzak eskuratu eta adjudikatzea dohainik edo konkurtso zein zerga-bilketa prozeduren bidez egiten bada, eragiketak baimentzeko eskumena erregelamendu bidez ezarriko da.

2.– Nolanahi ere, kapitalaren gaineko eskubideak Gipuzkoako lurralde historikoaren jabari pribatuan sartuko dira.»

Bi.– Honela idatzita gelditzen da 49. artikulua:

«49. artikulua.– Jabetza gorpuzgabeak eta akzioak edo partaidetzak besterenganatzea.

1.– Jabetza gorpuzgabeak besterentzeko, Diputatuen Kontseiluaren baimena beharko da, enpresa izaerakoa ez den ondarearen kudeaketaren arloan eskumena duen departamentuko foru diputatuak proposatuta.

2.– Sozietateetan kapitala ordezkatzen duten tituluak edo haien obligazioak besterentzeko, Diputatuen Kontseiluaren baimena beharko da, enpresa ondarearen kudeaketaren arloan eskumena duen departamentuko foru diputatuak eta gaian interesa duen departamentuko foru diputatuak batera proposatuta, azken departamentu horrek txostena egin ondoren.

Dena den, edozein motatako sozietateetako akzioak edo partaidetzak dohainik edo konkurtso zein zerga-bilketa prozeduren bidez eskuratu badira, eragiketa horiek besterentzeko eskumena erregelamendu bidez ezarriko da.

3.– Besterentzeko prozedura enkante publikoa izango da, aplikagarria den guztian foru arau honetako 45. artikuluan jasotakoa, salbu eta Diputatuen Kontseiluak, behar bezala egiaztatutako interes publikoko arrazoiengatik, zuzenean besterentzea baimentzen duenean, enpresakoa ez den ondarearen kudeaketaren gaian eskumena duen departamentuko foru diputatuaren proposamenez, artikulu honetako 1. apartatuan jasotako kasuan, edo enpresakoa den ondarearen kudeaketaren gaian eskumena duen departamentuko foru diputatu titularraren proposamenez, artikulu honetako 2. apartatuan jasotako kasuan eta beharkizuna betez.»

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– 6/2005 Foru Araua, uztailaren 12koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoa Aldatzea.

Bosgarren apartatu berri bat gehitzen zaio Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren 13. artikuluari. Jarraian azaltzen den edukia ematen zaio, eta oraingo 5.etik 7.era bitarteko apartatuak 6.etik 8.era bitarteko apartatu gisa zenbakitzen dira:

«5.– Aurreko paragrafoetan erregulatutako arau eskuordetzeko kasuez gain, Foru Aldundiak zerga arloko foru dekretu arauemaileak eman ahal izango ditu, baldin eta dekretu horien helburu bakarra Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia egokitzea bada, betiere maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean xedatutakoaren arabera araubide erkideko lurraldean dauden arau substantibo eta formal berberak bete behar badituzte lurralde historiko horretan.»

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Erregelamenduzko xedapenen maila zaintzea.

Foru arau honen laugarren xedapen gehigarriaren 2. eta 3. apartatuek aldatzen duten erregelamenduzko xedapenean jasotako zehaztapenak foru dekretu mailako xedapenek aldatu ahalko dituzte.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Indarrean jartzea eta ondorioak izatea.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, bere xedapenetan jasotako ondorio espresuak eragotzi gabe.


Azterketa dokumentala