
20. zk., 2023ko urtarrilaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
BIOEF - BERRIKUNTZA ETA IKERKETA SANITARIOKO EUSKAL FUNDAZIOA
492
EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 19koa, Berrikuntza, Ikerketa eta Osasunaren Euskal Fundazioaren (BIOEF) Patronatuko presidenteorde eta ahaldun nagusiarena, arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketako sistemaren bidez betetzeko hautapen-prozesuari dagokionez 2022ko abenduaren 2an onartutako berariazko oinarrien aldaketa onartzen duena.
2022ko abenduaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren arreta soziosanitarioko goi-mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketako sistemaren bidez betetzeko hautapen-prozesuari dagokionez 2022ko abenduaren 2an onartu ziren berariazko oinarriak.
2022ko abenduaren 2a eta gero, aldaketak egin dira berariazko oinarri horietan jasotako bibliografian (XII-I eranskina).
Hauek kontuan izan dira:
– Hautapen-prozesu honetan eskaerak aurkezteko epea ez da 2023ko maiatzaren 29ra arte zabaltzen, berariazko oinarrietan ezarritakoaren arabera.
– Duela gutxi argitaratu dira berariazko oinarriak.
– Eta beharrezkoa da bibliografia eguneratzea, oposizio-faseko proba behar bezala prestatzeko.
Ebazpen honen bidez, eta Fundazioaren Patronatuak emandako ahalmenez baliatuta, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Jarraian aipatzen den eran aldatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko BIOEFen Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuetako berariazko oinarrien XII-I eranskina, 2022ko abenduaren 2an onartua eta 2022ko abenduaren 26an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua:
– 4. puntuko bibliografian: «Gobernantza soziosanitarioaren eredua eta koordinazioaren elementuak. Euskadiko arreta soziosanitarioaren antolaketa-testuingurua»:
– Erreferentzia hauek kendu dira: «69/2011 Dekretua, apirilaren 5ekoa, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarena» eta «100/2018 Dekretua, uztailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa».
– Haien ordez, erreferentzia hauek gehitu dira: «150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa».
– 10. puntuko bibliografian: «Arreta soziosanitarioko proiektuen ebaluazioa Euskadin»:
– Erreferentzia hauek kendu dira: «2021eko Jarduera Soziosanitarioaren Memoria» eta «Arreta Soziosanitarioaren Atariaren edukien edizioari eta kudeaketari, nabaritasunari eta posizionamenduari buruzko Txostena (2021)». Haien ordez, hauek gehitu dira: «Jarduera Soziosanitarioaren Memoriak» eta «Arreta Soziosanitarioaren Atariaren edukien edizioari eta kudeaketari, nabaritasunari eta posizionamenduari buruzko Txostenak», oposizio-faseko proba Arreta Soziosanitarioaren web-atarian (www.euskadi.eus) argitaratuta dauden memoria eta txosten eguneratuak kontuan hartuta presta dadin. Hain zuzen ere, laster argitaratuko dira 2022ko ekitaldiari dagozkionak.
Barakaldo, 2023ko urtarrilaren 19a.
Patronatuaren presidenteordea eta ahaldun nagusia,
MARÍA ÁNGELES IBARRONDO UNAMUNZAGA.
RSS