Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2023ko urtarrilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
490

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, baimena ematen da Lanteko Berria, S.L.k Aldaiturriaga industrialdeko 19. zenbakiko BJ Pab 4, 01470 Amurrio (Araba), instalazioetan hondakin arriskutsuak kudeatzeko garatzen dituen jarduerak bertan behera uzteko.

Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2021eko otsailaren 16ko Ebazpenaren bidez, baimena ematen da hondakin arriskutsuak kudeatzeko Lanteko Berria SLk garatzen dituen jarduerak bertan behera uzteko, EU2/261/17 baimenen babesean, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak tratatzeko zentro gisa, deskontaminatzeko eta desmuntatzeko, eta EU2/262/17 baimen-zentro gisa, tratamendu-itxaronaldiko bateriak eta Bandak bilketaren eremuko biltegiratze-jarduerarako, Aldaiturriaga industrialdeko 19. zenbakiko BJ Pab 4, 01470 Amurrio (Araba), instalazioetan.

Lanteko Berria, S.L.ren jakinarazpenetarako helbidea zein den ezagutzen ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Zure eskura dago aipatutako ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 11.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala